Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Udaletxea. Abendutik aurrera Itsasoko eraikinean. GALILEA
Administrazio bulego lanak antolatzeko sei hilabeteko lanaldia eskaintzen du Udalak

Administrazio bulego lanak antolatzeko sei hilabeteko lanaldia eskaintzen du Udalak

GALILEA

ITSASO.

Sábado, 18 de noviembre 2017, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Itsasoko Udaleko bulego berriko lanak antolatzeko lanaldi erdiko eskaintza luzatzen da, izena emateko epea asteartean amaituko delarik.

Hasiera batean sei hilabeteko eperako lana eskaintzen da Udaletxean, hau luzatu daitekelarik, eta eginkizunen artean, Itsasoko Udaleko administrazio bulegoak abian jartzeko antolaketa lanak aurrera eraman beharko dira: herritarrek egiten dituzten eskaera edo kontsultei bertan zein telefonoz zein elektronikoki erantzutea; gai desberdinei buruzko txostenak egitea; idazkari kontu-hartzailearekin batera fakturak egitea; Udalaren web orria eguneratuta mantentzea; espedienteak kudeatzen eta tramitatzen laguntzea; edo artxiboa eguneratuta mantentzea izango dira egin beharreko lanetariko batzuk, besteak beste.

Baldintzak

Lanera hautatzeko bete beharreko baldintzak ondorengoak izango dira: adinez nagusia izatea; gutxienez batxilergoa, bigarren mailako lanbide heziketa edo baliokidea edukitzea, EGA edo baliokidea edukitzea, Udalarekin inongo zorrik ez izatea, eta berehala lanean hasteko prestutasuna izatea; Itsasoko udal biztanleen erroldan erroldatutako hautagaiak lehentasuna izango dute.

Irizpide desberdinak baloratuko dira langilea hautatzerakoan: bete beharren inguruko esperientzia eta titulazioa izatea, eta udal funtzionamenduaren ezagutzak izatea. Aldi berean, hautagai bakoitzarekin elkarrizketa bat egingo da eta lan esperientzia baloratzeko proba praktikoa ere.

Izena ematea Santa Lutziko Udaletxean egin beharko da bulego lanorduetan, hilak 21, asteartea, azken eguna izango delarik. Honetarako ondorengo dokumentazioa eraman beharko da: la curriculum-a aipatutako ikasketak, lan esperientzia edo merituen agiri guztiekin, eta lan bizitzaren txostena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios