Adinekoekin elkartasunez Herri Bazkaria egingo da hilaren 29an

Taldea. Adinekoei ospakizun egun ederraz gozatzeko aukera eskaintzen die urtero Udalak. /  GALILEA
Taldea. Adinekoei ospakizun egun ederraz gozatzeko aukera eskaintzen die urtero Udalak. / GALILEA

Bazkari honetan parte hartzeko izena emateko epea hurrengo astelehenean, hilak 23, amaituko da

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Urtero dute herriko adinduek hitzordua, urria aldera, guztiak elkartu eta egun ederraz goza-tzeko aukera ematen diena: meza, gustuko bazkaria, eta lagunartean ezin hobeto egoteko aukera.

Ezkioko Udalak antolatuta, urriaren 29a izango da aurten, adinekoekin elkartasunez, Herri Bazkaria ospatzeko aukeratutako eguna. Herriko auzoak txandakatuz, bertako jatetxe eta elizetan aurrera eramaten dira urtez urte ospakizunak, eta oraingoan Ezkion (goran) izango dute festa.

Goizeko 12:30etan elkartuko dira Ezkioko Migel Deunaren parrokian eta bertan meza ospatuko dute. Hau amaitu eta jarraian Argindegi ostatuan izango da aurtengo bazkari berezia, honetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dagoelarik dagoeneko.

Menu berezia prestatu die herritarrei ostatuko Josu Landak: urdaiazpikoa, frijituak, onddo-nahaskia eta entsalada epela hasteko; salda beroa; itsas zapoa (rape) edo azpizuna (txahal-solomoa) aukeran; eta amai-tzeko postrea eta kafea.

Bazkaria bukatzerakoan opari-zozketa aurrera eramango da bazkaltiar guztien artean.

Bazkaltzera

Egun honetarako behar den guztia behar bezala antolatzeko, aste bete lehenago jakin behar da bazkaltiarren kopuru zehatza zein izango den. Hori dela eta, urriaren 23a, hurrengo astelehena, izango da izena emateko azken eguna, honetarako Ezkioko Udaletxera deitu beharko delarik 943 72 13 03 telefono zenbakira.

Bazkariaren prezioa 40 eurokoa izango da, beti ere 65 urtetik gorako herritarrek 20 euro ordainduz. Izena ematerakoan menuan arraina edo okela jango den esan beharko da.

Aldi berean gogoratu ere, aurreko urtetan izan den bezala, norbaitek arazorik izango balu Ezkiora joateko, udaletxera deitu eta etxera bila joango zaiola.

Fotos

Vídeos