Diario Vasco

Urdaibai eta Bermeora egingo da txangoa uztailaren 15ean

Lapurdi. Aurreko urtean, Lapurdiko kostaldera.
Lapurdi. Aurreko urtean, Lapurdiko kostaldera. / YARTU

Urteak dira txangoa antolatzen dutela ezkiotarrek udaberri bukaera aldera, Euskal Herriko txoko desberdinetara gerturatu eta hauek hobeto ezagutzeko intentzioarekin. Oraingoan Bizkaiako kostaldeko bi herri aukeratu dituzte eta txangoa uztailaren 15ean izango da, honetan nahi duten herritar guztiek egun pasa bikaina igarotzeko aukera izango dutelarik.

Ezkioko Udalaren eta Yartu Kultura elkartearen eskutik, Urdaibai eta Bermeo ezagutzeko aukera egongo da uztailaren 15ean, haur, gazte eta helduentzat egun pasa ederra eskaintzen delarik, eta honetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, udaletxeera deitu eta bertan egiteko aukera dagoelark, uzatailaren 7a azken eguna izanik.

Esan bezala, aukeratutako eguna uztailaren 15a izango da, parte har-tzaileak goizeko 9:00etan elkartu eta udaletxetik abiatuko direlarik. Goizeko 10:15ak inguru Gautegiz- Arteagan hartuko dute kafea eta 11:00etarako Urdaibai Bird Center-en egongo dira (informazio gehiago www.birdcenter.org), hegaztien behaketarako zentroan ordu erdiko bisita gidatuaz gozatzeko.

Bisita amaitu eta Bermeoko bidea hatuko dute bertan Artza jatetxean bazkalduz: paella edo marmitakoa, arraina edo okela eta postrea. Bazkariaren prezioa helduen-tzat 18 eurokoa izango da eta haurrek berriz 8 euro ordainduko dituzte (norberak berea ordainduko du).

Arratsaldeko 16:30erako hartuko dute berriro martxa eta itsasontziz ordu beteko ibilaldia egingo dute: Bermeo, Matxitxakoko lurmuturra, Akatz haitza, Gaztelugatxe eta berriro ere Bermeora bueltatuko dira. Jarraian Ezkiorako bidea hartuko dute.

Txango honen prezioa 15 euro pertsonako izango da eta dirua autobusean bertan kobratuko da. Hamar urtez azpikoek doan izango dute bidaia eta hamar eta hemezortzi bitartekoek berriz 5 euro.

Gogoratzen da izena emateko epea zabalik dagoela eta honetarako Ezkioko udaletxera 943.72.13.03 telefono zenbakira deitu beharko dela uztailaren 7a, ostirala, baino lehen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate