Diario Vasco

Txindata Musika Eskolako ikasleen udaberriko kontzertua bihar da

Kontzertua. Elizaren atarian ospatuko da aurten ere udaberriko kontzertua.
Kontzertua. Elizaren atarian ospatuko da aurten ere udaberriko kontzertua. / GALILEA
  • Arratsaldeko 19:30ean hasiko da kontzertua, Itsasoko San Bartolome eliz atarian egingo delarik

Musika soinean, instrumentu guztiak hartu eta ikasturtean zehar ikasitakoaren aletxo batez disfrutatzeko aukera emango digute asteazkenean Txindata Musika Eskolako gaztetxo eta haurrek, honetan bai Itsaso eta baita Gabiria eta Ormazitegiko musikariak ere izango ditugularik.

Instrumentu desberdinak jotzeko aukera eskaintzen die Txindata Musika Eskolak Itsasoko bizilagunei eta ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko urtean bitan antolatzen dituzte kontzertuak Itsason, udaberrian eta udazkenean, udaberrikoa bihar asteazkena arratsaldean aurrera eramango delarik.

Azken kontzertuaz gozatzeko aukera udazkenean izan genuen Itsasoko ostatuko jangelan aurrera eraman zen ekitaldian eta bihar berriro ere herriko musikari txiki eta gazteen talentua ikusi eta entzuteko aukera izango dugu, 19:30etik aurrera Itsasoko eliz atarian. Herritar guztiak gonbidatuta daude kontzertu honetara, senide, bizilagun eta lagunak bertan ederki pasatuko dutelakoan, gerturatu eta musikaz gozatzeko deialdia luzatzen zaielarik.

Txindata

Gaur egun 90 ikasle inguru daude Txindata Musika Eskolan, hauetatik lau bat Itsasokoak, eta egunaren arabera Gabirian edo Ormaiztegin ematen dira klaseak. Ormaiztegin, San Andres ikastetxe publikoaren eraikin berean ematen dituzte; eta Gabirian, Kultur Etxean.

Adinari dagokionez, heldu ba-tzuk badaude, baina oso gutxi eta haurrak sei urterekin musika ikasten hasi dezakete. Zortzi urterekin instrumentua aukeratzen da; ezin da zortzi urtetik gorako haur bat instrumenturik gabe egon.

Txistua, pianoa, flauta, eskusoinua, txirula, gitarra, txalaparta... eta bestelakoak ikasten dira musika eskolan eta hauetako batzuren soinua bihar arratsaldean entzun ahal izango dugu kontzertu honetan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate