Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lanaren emaitzak ikusgai.
'Esmalte egunean' kolorez jantzi zituzten katiluak

'Esmalte egunean' kolorez jantzi zituzten katiluak

Herrian dagoen Pott Keramika tailerraren 25. urteurrena ospatzeko antolatu dira hainbat ekimen Katilu Egunaren baitan

GALILEA

Martes, 23 de mayo 2017, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Katilu Egunaren bigarren topagunea 'Esmalte eguna' aurrera eraman da asteburu honetan Itsasoko Pott Keramikako tailerrean. Pott keramika Itsason dagoen 25. urteurrena ospatzeko asmoarekin antolatu da Katilu Eguna, lehenengo topaketan katiluak sortu eta bigarren honetan hauek esmaltatzeari ekin diotelarik.

Esmaltatze teknikak eta esmalteak nola egiten diren ezagutu ondoren, bakoitzak egindako katilua dekoratu egin zuen. Aste honetan zehar berriro ere labean sartuko dituzte Maite Salutregik eta Jone Urainek 1260 gradutan eta larunbatean «Aurkikuntza Eguna» ospatuko dute herritarrek. Azken honetan labearen beroaz koloreek jasan dituzten aldaketak ikusi eta norberak bere katiluan ostatuko Manuk prestatutako txokolatea dastatu ahal izango du, bizkotxo eta Goittiko ogi txigortuarekin batera. Amaiera bikaina Katilu Egunerako!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios