Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Izazpi. San Migeletan Izazpira igoera.
Herrian kirola bultzatuz, Ezkion Martxan klub berria

Herrian kirola bultzatuz, Ezkion Martxan klub berria

Logotipoa lortzeko lehiaketa bateko deialdia luzatu dute, hau ahalik eta sinpleena izan beharko delarik zigilua egin ahal izateko

MIRYAM GALILEA

Sábado, 20 de mayo 2017, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herrian kirol zaletasun handia zegoela jakinda ere, orain arte talde eraturik ez dugu ezagutu Ezkion. Egia da Santa Lutziko jaietan antolatzen den txirrindulari probarako tinko ibili dela urtetan herritar talde bat, eta hemendik aurrera bai hau eta baita bestelako kirol ekintzak antolatzeko asmoarekin, kirol kluba izango dugu.

«Ezkion Martxan» da elkarte honek izango duen izena, momentuz kirol kluba delarik behar den dokumentazio guztia tramitatzen ari direlako.

San Pedrotan egiten den txirrindulari probarako elkartzen den antolakuntza taldetik abiatuz, herritar gehiago bildu eta elkartea sor-tzea erabaki dute. «Biztanle berri ugari etorri gara Ezkiora bizitzera eta kasualitatez horietako dexente mendi lasterketatan ibiltzen gara. Beraz, eta bi kirol elkarte sortzeak zentzurik ez duela pentsatzen dugunez, txirrindulari probako antolatzaileekin elkartu eta talde bakarra osatzeari ekin diogu», azaltzen du Aritz Egeak, Ezkion Martxan elkarteko kideak.

Bai txirrindularitza eta baita mendi lasterketak ardatz gisa hartuta aurrera egin dute kirol elkartea osa-tzeko, beti ere beste edozein proposamenera irekita daudelarik. «Talde honen helburu nagusia herrigin-tza eta kirola bultzatzea dira. Ezkion biztanle gutxi gara eta honekin, besteren artean, 2018. urtetik aurrera herritarrei herrian bertan mendian federatzeko aukera emango diegu, eta nola ez, ekintzak antolatuko ditugu ere bizi pixkat emanez», dio Egeak.

Urte honen hasieran hasi zen mugimendua eta handik geroztik elkartu eta egin beharreko dokumentazioa bete eta aurkezteaz gain, gainean dugun txirrindulari probarekin lanean hasiak dira dagoeneko. «Momentuz zortzi bat lagun gaude elkartean eta hauetako batzuk buru belarri dabiltz proba antolatzen».

Ekimen hau irekia da, momentuz kluba dena baina elkartea izateko bidean, eta honetan nahi duten herritar guztiek parte hartu dezakete, gonbidapena luzatu dutelarik dagoeneko. Honetarako ezkionmartxan@gmail.com helbidea sortu dute, baina norbaitek parte hartzeko interesa izango balu, Udaletxean bertan galdetu edo taldeko kideren batekin elkartu besterik ez du egin behar.

Antolatzen diren bilerak ez dute iraunkortasun zehatzik, momentuko beharren arabera maizago elkartzen direlarik, eta honetarako Anduaga elkatea dute topalekua. «Udaletxearekin hizketan hasi gara biltzeko lekuren bat aurkitzeko, baina momentuz Anduagan molda-tzen gara», azaltzen du Aritz Egeak.

Esan bezala orain txirrindulari proba prestatzen ari dira baina aurrera begira ere bestelako ideiak dituzte, hauen artean azaroan edo abenduan mendi lasterketa motz bat antolatzekoa. «Zazpi kilometro inguruko lasterketa egingo dugu, mixtoa eta bikoteka izango dena, Santa Lutzitik Ezkioraino... oraindik buelta batzuk eman behar dizkiogu», diote.

Logotipoa

Klubaren sorrerarekin batera, logotipo bat asmatzeko intentzioarekin, lehiaketa bat antolatu dute Ezkion Martxanetik. Lehiaketa irekia da eta logotipoak ez du inolako baldintza berezirik bete behar, soilik sinplea izan behar du, honekin zigilua egiteko intentzioa dutelako. Logotipoak ezkionmartxan@gmail.com emailera bidali beharko dira ekainaren 5a azken eguna izanik. Ondoren, Kirol Klubeko bazkideak izango dira epaileak eta irabazleak 50 euroko saria jasoko du. «Momentuz logo batzuk jaso ditugu baina jende gehiagok parte hartzea espero dugu», diote.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios