Diario Vasco

Santa Marina baselizara zaldiz ibilbidea igande honetan

Zaldiz. Ekintza ugari antolatzen dira Iburren.
Zaldiz. Ekintza ugari antolatzen dira Iburren. / IBUR

Iburrek antolatu duen baselizen ibilbidearekin jarraituz igande honetan beste irteera batean parte hartzeko aukera egongo da, oraingoan Ezkioko Santa Marina baselizara gerturatuko direlarik.

Goizeko 10:30ean bilduko dira Iburren eta bertatik abiatuko dira Ezkioko bidea hartuz. Lau ordu inguruko ibilbidea izango da eta amaitu ondoren Ezkioko ostatura gerturatuko dira parte hartzaileak bertan hamaiketakoa hartzeko. Ondoren, Iburrera bueltatuko dira.

Ibilbide honetan parte hartzeko eta informazio gehiago jasotzeko 663.06.00.11 telefono zenbakira deitu daiteke edo iburhipikakluba@gmail.com helbidera idatzi.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate