Diario Vasco

Anbulategi berriko obra amaituta, hau hornitzea besterik ez da falta

Eraikuntza. Obra amaituta dago, barruko hornikuntza da falta dena.
Eraikuntza. Obra amaituta dago, barruko hornikuntza da falta dena. / ARGAZKIAK GALILEA
  • Behar diren materialen aurrekontuak jaso, bat aukeratu eta eskaria egiten den momentutik hiru asteko epea beharko da guztiz amaitzeko

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Anbulategi berriko eraikuntza pausoz pauso aurrera doa, momentu honetan altzari eta materialez hornitzea falta delarik.

Ezkioko Udaleko alkate eta zinegotziak, arkitektoa eta Osakidetzako ordezkari deberdinak bildu ziren ostegunen goizean anbulategi berrian. Eraikuntza amaituta, gelen banaketa eginda, behar diren material guztien zerrenda egiten aritu ziren ahal den azkarren hau martxan jartzeko.

Hiru gela zabal eta dotore izango ditu anbulategi berriak: erizainaren kontsulta eta sendaketa gela, medikuaren kontsulta eta odol-ateratze eta gela osagarria. Hauetaz aparte noski, harrera eta komunak ere izango dira bertan. Orain arte izan den bezala, anbulategian medikua eta erzaina izango ditugu, hilabetean behin ere podologoaren bisita jasoko delarik.

Anbulategi zaharra aspaldiko mediku kontsulta dugu, txikia eta eguneroko erabileran ez behar bezain erosoa. Berri honekin gela zabal eta erosoak izango ditu herriak. «Momentu honetan anbulantzia bat iristen denean, kontsultan dauden gauzak batzuk atera behar dira esku-ohea sartzeko. Anbulategi berri honen diseiñuari esker esku-ohea zuzenean kontsultara sartu eta gaixoa zuzenean beste esku-ohera pasatzeko aukera dago. Leku zabala eta erosoa izango da», azaltzen du Resu Perez de Arenezak, Zumarragako lehen mailako arreta unitateko nagusiak.

Hemendik gutxira Errekabarrena auzoan kokatzen den anbulategi honetan, orain arte bezala, Ezkio, Itsaso eta Gabiriako bizilagunak etorriko dira. Gabiriaren kasuan astean lau egunetan, ordu beteko mediku kontsulta dago, baina euren anbulategi zerbitzua hemen jasoko dute orain arte bezala.

Aurrekontua

Anbulategi berri honen obra guztia aurrera eramateko 152.939 euroko aurrekontua gastatu du Udalak, hau guztia berak ordaindu duelarik (Ezkio eta Itsasoko Udalek). Bestalde, barrualdea hornitzeko beharrezkoa den material guztia Osakidetzak jarriko du, honetarako ostegunean goizean bertan zerrenda luzea osatu zutelarik: esku-oheak, altzariak, material desberdinak...

Behin zerrenda osatu eta legeak agintzen duenez gutxienez hiru aurrekontu eskatu behar dira. Aurrekontuak aurkezten direnean, hauek aztertu eta egokioena aukeratuko dute Osakidetzan. Momentu horretatik aurrera hiru asteko epea beharko da material guztia iristeko.

«Ez dakigu ziur noiz izango den prozesu guztia osatu behar delako data bat jarri baino lehen, baina ziur dugu behin anbulategia hornitu eta hemen hasiko garela kontsultak pasatzen. Etortzen garenean geratzeko izango da», esan zuen Perez de Arenazak.

Medikuaren etxe zaharrari dagokionez, honekin zer egin behar denaren inguruko balorazio bat egin behar dela azaldu zuen Ezkioko alkatea den Jose Ignacio Etxezarretak, «ez dakigu zertarako erabiliko dugun zehatz mehatz baina ideiak nahiko argi ditugu. Eraikuntza publikoa izango da, leku estrategiko batean dago, eta erabilera anitzekoa: beharbada, elkarteak biltzeko gunea, jubilatuak elkartzeko toki bat... buelta batzu eman behar dizkiogu».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate