Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Tchaikovsky Symphony Orchestraren kontzertua larunbatean

GALILEA

Viernes, 21 de abril 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Kursaal Eskura' egitasmoaren barne, larunbata honetan Tchaikovsky Symphony Orchestraren kontzertuaz goza-tzeko aukera zabaldu zaie bizilagunei, joan-etorrirako doako autobus zerbitzua egongo delarik honetan ere.

Aurreko urteko otsailean jarri zen martxan 'Kursaal Eskura' Urola Garaian eta handik geroztik kontzertu desberdinetara joateko aukera zabaldu zaie bailarako herritarrei, era eroso eta merkeago bat eskainiz.

'Kursaal Eskura', Kursaal Eszenaren kultura-programazioan interesa dutenen eskura jartzea du helburu eta Kursaal Eszena eta orduan Ezkio-Itsaso, Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko Udalen elkarlanari esker sortu zen 2015ean. Egitasmo honek, Kursaal Eszenaren barruan antola-tzen diren kontzertu eta ikuskizun ezberdinak, interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta hori lortzeko, doako autobus zerbitzua eskaintzen da, bailaratik atera eta behin ikuskizuna amaitutakoan jatorrizko herrietara itzultzen dena.

Vladimir Fedoseyev-en zuzendaritzapean eta Varvara pianoan, Tchaikovsky Symphony Orchestraren 'Beltxargen aintzira'-z disfrutatzeko aukera egongo da larunbatean arratsaldeko 20:00etan Kursaalean.

«Tchaikovskyren musika-jeinuak bere indar eta edertasun guztia berreskuratuko du, protagonistak musikari errusiarrak izango dituen kontzertu honetan. Konposgilearen errepertorioan giltzarri diren Beltxargen aintzira balletaren suitea eta Pianorako 1. kontzertua beren handitasunean entzun ahal izango dira», diote antolatzaileek. Hurrengo saioa ekainaren 4an.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios