Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Kizkitza. Pare bat aldiz burutu dira lanak bertan.
Kizkitzan eta Alegian egingo da auzolana larunbatean

Kizkitzan eta Alegian egingo da auzolana larunbatean

Arratsaldeko 14:30ean bilduko dira parte hartzaileak Itsason, eta han egingo dira lan-taldeak; amaitzerakoan merienda-afaria

MIRYAM GALILEA

Jueves, 30 de marzo 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urteak dira Itsasoko bizilagunak elkartu eta guztiek elkarrekin auzolanean herriko txoko desberdinak konpondu eta txukun-tzen dituztela. Oraingoan ere intentzio honekin bilduko dira larunbat arratsaldean, aukeratutako txokoak Kizkitza eta Alegia auzoa izango direlarik.

Urtean bitan antolatzen ohi dira auzolanak Itsason, udaberrian eta udazkenean eta Udaberrikoa asteburu honetan aurrera eramango da. « Aurtengo ekimen sozio-kulturalen egutegi aurreikuspena joan den hilean egin zen eta berrikuntzak bezalaxe, ohikoak ditugun ekimen arrakastatsuak mantenduko ditugu. Horien artean, nola ez, auzolana», azaltzen dute herritarrek.

Udaberria hasi berri dugu eta urtaro honetan egiten den auzolana larunbata honetan, apirilak 1, ospatuko da. Arratsaldeko 14:30etan parte hartzaile guztiak elkartuko dira Itsason; autobusa ordu horretan igotzen dela kontutan hartu dute.

Antolatzaileen esanetan, bi arrazoiengatik elkartuko dira parte hartzaile guztiak Itsason lanean hasi baino lehen: Itsasoko Udalak asegurua kontratatuko duenez, guztien izenak jaso eta aseguru-etxera lanean hasterako bidaltzeko; eta lan-taldeetan banatzeko, Kizkitzara eta Alegiara joateko.

Egin beharrekoak

Eguraldiak, parte hartzaile kopuruak... faktore desberdinek izaten dute zer ikusia auzolana aurrera eramaten den egunean, eta askotan egin nahi diren lanak apur bat aldatu egiten dira, gehiago egiteko denbora ematen duelako, edo aldiz, bukatzeko larri ibiltzen direlako. Hala ere aurreikusitako lanen zerrenda egin dute itsasoarrek.

Kizkitzan ondorengo lanak egin beharrean daude: atzeko pareta pikatu eta raseatu; ateak eta leihoak barrutik margotu eta zeramika plakaren euskarria lijatu eta margotu; erretegia konpondu eta teilatua berrikusi; barruko argi-fokoak aldatu (Led-ak jarri); ezker tranpaleko baranda eta eskailera konpondu; tabernako fregadera berritu eta apalak jarri; eta pagadian eroritako pagoa txikitu eta kendu.

Alegia auzoan berriz ondorengo lanak burutu behar dira: eliza-ataria margotu; lorategia desbrozatu eta loreak landatu; plazako hesi apurrak kendu; eta Udal informazio-tabloiak jarri (Alegian, Errebueltan, Udaletxean...).

Alegian bukatutakoan, Itsusturri desbrozatu eta landareak sartuko dituzte; eta Udaletxeko balkoiko landareak ere berritu egingo dira.

Arratsalde osoko lana aurrera eramango dute herritar parte hartzaileek eta elkarlana bukatu ondoren, egindakoa ospatzeko, 20:00ak aldera, Itsasoko Ostatuan Manuk prestatutako merienda-afariaren inguruan guztiak elkartuko dira.

Egun polita eta adin desberdinetako herritarrak biltzen dituena izaten da auzolan eguna, festa giroan dihardu eta ospakizunarekin amaitzen dena. Horrez gero, herritarren parte hartzerako deialdia luzatzen da.

Oharrak

Antolatzaileek gogoratzen dute asegurua eta materiala Itsasoko Udalak ordainduko dituela, eta merienda-afaria, Gabon eskean lortutako dirutik ordainduko dela.

Bestalde, lan bakoitzak arduradun bat izango du eta hau behar den materialaz arduratuko da. Beraz, boluntarioek eskularruak eramatearekin nahikoa izango da.

«Aldez aurretik, beharrezkoa ez bada ere, aurreikuspen bat egiteko, Alegiako Elkartean eta Itsasoko Ostatuan jarri diren izen-emateko zerrendetan edo Josemari Barrenetxeari deituz 645.71.64.56 telefono zenbakira, parte-hartzeko asmoa adieraztea eskatu zaie bizilagune. Hala ere, egunean bertan animatzen denak ere aukera bera izango du», azaltzen dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios