Diario Vasco

Gaileta tailerrak izango dira asteburu honetan Igartubeiti museoan

Merienda. Tailerra amaitzerakoan guztientzako merienda.
Merienda. Tailerra amaitzerakoan guztientzako merienda. / GALILEA
  • Tailer oso arrakastatsua izaten da gailetana eta horrez gero bi egunetan eskaintzea pentsatu dute Igartubeitikoek

Ekintza ugari eramaten ari dira martxoan Igartubeiti baserri museoko arduradunek, orain arte barrikotean edo Emakumeen landa ingurunea V. jardunaldian parte har-tzeko aukera zabaldu digutelarik, familientzako tailerrekin batera. Eta asteburu honetan beste tailer batekin datoz, berriro ere gailetak egiten ikasteko aukera zabaltzen dutelarik.

Orokorrean larunbatean aurrera eramaten dira familiei zuzendutako tailerrak Igartubeitin baina oraingoan bai larunbatean eta baita igandean ere parte hartzeko aukera izango dute bost eta hamahiru urteko haurrek beraien familiekin batera.

Tailer oso arrakastatsua izaten da gailetana eta horrez gero bi egunetan eskaintzea pentsatu dute Igartubeitikoek. Bietan arratsaldeko 16:30ean hasiko da martxa eta bi orduko iraupena izango dute, amai-tzerakoan merienda goxoa izango dutelarik.

«Artisau erara eginiko gailetak ingurumen hezkuntza kontzeptua landuaz izango dira interpretazio zentruan egiten ikasiko dituztenak», azaltzen dute Igartubeititik.

Tailerraren prezioa 3 euro bakoi-tzeko izango da beti ere Famili Txartelarekin deskontuak egiten direlarik. Tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea komeni da kopurua mugatua izaten delako, eta honetarako, 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate