Diario Vasco

Dena prest bihar burutuko den 'Larraul- Ernio-Larraul' lasterketarako

Zazpigarren urtez izango da Larrauldik Herniorako igoera bihar, igandean. Jada dena prest dago herrian eta ibilbidean korrikalarien zain. Irteera goizeko 10:30ean egingo da Larraulgo plazatik. Urtero bezala, irteera baino lehen omenaldia jasoko du eskualdeko korrikalari batek.

Korrikalariek 15 kilometro luzeko ibilbidea osatu beharko dute Ernioko gailurreraino, 812 metroko desnibelari aurre eginez. Lasterketan parte hartzeko izen-emateak irekiak daude lasterketaren egunera arte. Bihar bertan plazan izen-emate mahaia jarriko da, 15 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate