Diario Vasco

Hurrengo asteko ostegunean izango dituzte inauteriak Ezkio eta Itsasoko eskolan

Inauteriak. Aurreko urteko inauteri festa.
Inauteriak. Aurreko urteko inauteri festa. / HERRI ESKOLA

Ezkio eta Itsasoko Herri Eskola berrian egiten diren bigarren Inauteriak izango dira hauek, aurretik ere udaletxeko eraikuntzan burutu izan zituztelarik, eta irakasle eta gurasoak dena prestatzen hasi dira dagoeneko.

Aurtengo gaia oraindik ez da ezagutzen, baina eskolako haur, irakasle eta guraso guztiak festarako elkartuko direla ziurtatuta dago, herritarrak ere gonbidatuta daudelarik. Hilaren 23an, osteguna, arratsaldeko 15:00etatik aurrera eskolan bertan elkartuko dira guztiak eta musika, dantza eta festa giroa ez dira faltako.

Aurreko urtean ipuinak izan genituen protagonistak baina oraingoan eguna iritsi arte itxaron beharko dugu jakiteko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate