Diario Vasco

Andaluzian arituko da bihartik aurrera Alex Aranburu ezkiotarra

Alex Aranburu. Bessèges itzulian lehian.
Alex Aranburu. Bessèges itzulian lehian. / KIM CARITOUX
  • Azken aste hauetan gogor ari da lanean txirrindulari gaztea

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Alex Aranburu ezkiotar gaztearen denboraldia aurrera doa, lasterketa batetik bestera salto eginez; orain dela gutxi Mallorcan, handik Frantziara eta bihar bertan Andaluziako Bueltan parte hartzen hasiko delarik.

Caja Rural taldea Mallorkako Challangetik zuzenean Frantziara bidaiatu zuen Etoile de Bessèges delako lasterketan parte hartzeko, hau bost eguneko itzulia izan delarik, honetan maila handiko taldeak parte hartuz: Lotto, Katusha, Cofidis... eta Alex Aranbururen Caja Rural ere. Etapa gogorrak izan dira Bessèges-ekoak, talde indartsuekin lehian, eta hala ere guztiak amaitu eta generalean 82. postua lortu zuen Alex Aranburuk.

«Lehen etapa nahiko laua izan zen, beti bezala aldaketa motz baina gogorrekin. Ihesaldia joan zen eta bukaeran nahiko larri ibili zen pelotoia ihesaldia bertan behera bota ahal izateko... Azken kilometroetan harrapatu genituen eta esprintean amaitu zen lasterketa. Edu Prades eta Dylan Page taldekideak ziren amaierako taldeko egokienak eta beraiei esku bat botatzen jardun genuen; hala ere ez zuten zortea beraien alde eduki eta hamahirugarren postu batekin konformatu behar izan genuen», azaltzen du Aranburuk.

Bigarren egunean haize handia jasan behar izan zuten txirrindulariek eta horrez gero etapa arrisku-tsu xamar bilakatu zen. «Abanikoak espero genituen eta horrelaxe izan zen. Lasterketa erabat puskatu zen haize handia zegoelako eta lehen taldean ezin izan genuen sartu. Katusha, Cofidis, FDJ... talde indar-tsuak dira berdinean eta haizearekin batera min handia egin zuten», dio txirrindulari gazteak.

Hirugarren eguna nahiko menditsua izan zuten, horrelakoetan Alex Aranburu ederki konpontzen delarik. Zirkuito bati bira, hiru mendate motz aurkitu zituzten honetan; gainera, eguraldiak ere ez zuen asko lagundu, etapa gogortuz. «Lasterketaren hasieratik oso azti atera ginen, egiten ziren ihesaldi saiakera guztietan geuden eta azkenean Roson taldekideak hartu zuen ihesaldia. Argi zegoen ihesaldia iritsiko zela eta pelotoiak eguna lasai hartu zuen». Etapa honetan Caja Ruraleko Jaime Rosonek 15. postua lortu zuen; Alex Aranburu 75. iritsi zen helmugara.

Laugarren etapan ere oso argi atera zirela aitortzen du Aranburuk, ihesaldiekin saiatu beharra zutelarik. Etapa hau 153 kilometroz osatuta zegoen. «Taldeko Ferrari beteranoak hartu zuen ihesaldia eta azken bueltetan, 20km inguru falta zirela, aberia mekaniko bat izan zuen eta ihesalditik atzera geratu zen. Hala ere pelotoiak beranduago ihesaldia bertan behera bota zuen eta esprintean ailegatu zen. Prades taldekideari laguntzen aritu ginen azken kilometroetan ahalik eta ondoen eta aurreen eramaten, eta azkenean zazpigarren postu txukun bat lortu zuen. Gu helmugara lasai lasai sartu ginen...», dio. Aranburu 108. postuan zeharkatu zuen helmuga.

Azken egunean banakako erlojupekoa aurrera eraman zen. Lasterketa laburra izan zen hau, 12,9km-koa eta Ezkioko txirrindulariaren esanetan, ibilbideak eta amaiera oso gogorrarekin. «Ez nituen sentsazio oso onak eduki egia esan. Azken eguna zen eta nekea nabaria zen. Amaitzerakoan irabazlearekiko 2 minutu eta 12 segundura sailkatu nintzen 81. postuan. Gauza asko ditut hobetzeko eta ea hurrengo lasterketak zer moduz joaten diren», dio. 'Estrella de Besseges' itzuliko sailkapen orokorrean 82. postua lortu zuen Alex Aranburuk.

Bestelakoak

Ostegunean, taldeko aurkezpena egin zuten Iruñeako Baluarte Aretoan. «Bertan arratsalde polit bat pasa genuen eta eskerrak ematea gustatuko litzaidake bertara hurbildu ziren guztiei, asko balio baitu gertuko pertsonen babesak». Larunbatean berriz, Murtziako Biran hartu zuen parte Alex Aranburuk, honek dituen 182,7 kilometroak osatuz. Ezkiotarra 38. postu bikainan zeharkatu zuen helmuga, 4'41''ra iritsi zelarik. Igandean berriz, Almeriako Klasikan ere parte hartu zuten, baina honetan erretiratu beharra izan zuen.

Aurrera begira, bihar hasten den 'Ruta del Sol, Vuelta Ciclista Andalucía' delakoan parte hartuko du Alex Aranburuk, hau bihar asteazkena hasi eta igandea, hilaren 19a, bitartean aurrera eramango delarik, bost etapaz osatua, aurten bere 63. edizioa burutuz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate