Diario Vasco

'Errementari' pelikularako San Bartolomeko moldaketak

Erdian kokatutako San Migelen imagina apaintzen.
Erdian kokatutako San Migelen imagina apaintzen. / ERREMENTARI

Urtarrilaren 4an izan genituen Itsasoko San Bartolome parrokian 'Errementari' pelikulako aktoreak lanean, hauekin batera ere herritar ugarik filman parte har-tzeko aukera izan zutelarik. Eszena guztiak eliza barruan grabatu ziren, garaia egokitzeko aldaketa desberdinak aurrera eraman zituztelarik bertan, hauen artean parrokiako erretaularen moldaketa. Eszenatokiak guztiz, jantziak edo aktoreen itxurak asko gordetzen dituzte 'Errementari'-koek, eta lekuaren argazki bat lortzea ere zaila izaten da.

San Bartolomeren moldaketa osoa ikusteko estrenaldira itxaron beharko dugu baina pelikulakoek elizaren zatitxo bat erakutsi nahi izan digute ondorengo argazkietan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate