Diario Vasco

Silo bolak egiteko plastikoak asteartean jasoko dira

Plastikoak. Silo bolak egiteko plastikoen berziklatzea.
Plastikoak. Silo bolak egiteko plastikoen berziklatzea. / GALILEA

Silo bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzua hilabetean behin, hirugarren asteartean, aurrera eramaten da eta urtarrilari dagokionez hurrengo asteartea, hilak 17, izango da aukeratutako eguna.

Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du bilketa puntuetan, gure herriari dagokionez puntu hauek errepide bazterrean autobus geltoki aldamenean kokatuko direlarik. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan atera beharko dira.

Gogoratzen da birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta plastikozko bidoiak ez direla atera behar. Argitasun gehiagorako, Goimeneko 943 16 12 44 zenbakira deitu edo herriko udaletxera bertara 943 72 13 03 telefonora.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate