Diario Vasco

Herri eskolako parkearen ondoan kirol kantxa berria

Parkea eta errepidearen artean dagoen zelaian egingo dute
Parkea eta errepidearen artean dagoen zelaian egingo dute
  • Erabilera anitzeko kantxa izango da eta ahalik eta azkarren obrekin hastea espero dute Udalekoek

Estreinatu berri dute ezkiotarrek eskola txikiaren ondoan kokatu duten haur parke berria, oraindik ere honen inaugurazio ofiziala ospatu gabe dagoelarik, eta gune honen ondoan beste proiektu bat dago abian dagoeneko, funtzio anitzeko kantxa bat hain zuzen ere.

Aurreko astean ospatutako Udal Osoko azken Bilkurako gai zerrendan, Herri Eskola ondoan kirol kantxa bat egokitzeko proiektua eta Ekonomiko-Administratibo Baldintza Zehatzen plegua onartu zuen Udalak aho batez.

«Kantxa berri bat egiteko proiektua daukagu eta horren aurrekontua, beza barne, 103.287,32 €koa da», azaldu zuen Garikoitz Aiesta alkateak. Azken bilkuran onartutakoa ondorengoa izan zen: alde batetik proiektua aurrera eramatea, eta horrekin batera, lizitazioa arautuko duen baldintza ekonomiko administratibo plegua.

«Publizitate gabeko negoziazio prozedura izango da. Hiru gonbidapen egingo dira eta behin lizitazioa egiten denean hurrengo plenora esleipen proposamena eramango da», Martin Iparragirre idazkariak.

Osatzea

Eskola ondoko parkearen proiektuarekin batera, erabilera anitzeko kantxaren proiektua egin zuen Udalak, baina aurreko urtean jasotako diru laguntza parkera zuzendu zen bakarrik; horrez gero, kantxaren proeiktua aurrera eramateko hurrengo urtera itxarotea pentsatu zuen Udalak, hurrengo presupostuetan sartzeko aukera egongo zen edo ez ikusiko zutelarik.

Kantxa, parkea eta errepidearen artean dagoen zelaitxoan kokatuko da eta bai futbola bai saskibaloi edo bestelako kiroletan jokatzeko balioko du, itxitura batez inguratuta egonngo delarik bere osotasunean. «Kantxaren obraren kostua Udalak bere gain hartuko du baina kirol ekipamendurako partidak eskatuko dira», dio Ezkioko alkateak. «Orain enpresen proposamenak jaso, hauek aztertu eta ea lehen bait lehen hastea dagoen; gure aldetik behintzat ahalik eta azkarren egitea espero dugu».

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate