Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Erakusketa. 'Soineko Paisaia' urtarrilaren 15a arte.
Xaboiak eta gazta, haurrek jolasten ikasteko helburuz

Xaboiak eta gazta, haurrek jolasten ikasteko helburuz

MIRYAM GALILEA

Martes, 3 de enero 2017, 01:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtea hasi berri dugu eta Igartubeitikoek gogoz prestatu dituzte urtarrilean zehar aurrera eraman beharreko ekintzak, hauen artean tailerrak, erakusketak eta bestelako ekitaldiak izango direlarik.

Atzean utzi dugu 2016. urtea eta honetan jasotako bisitarien kopurua eta aurrera eramandako ekin-tza eta ekitaldien balorazioa egiten ari diren bitartean, aurrera egin dute urtarrileko egitarauarekin Igartubeitikoek, hilabete honetan familiei zuzendutako bi tailer berri eskaintzen dituztelarik.

Lehenengoa hilaren 14ean aurrera eramango da, honetan 'Xaboien usain gozoa'-n parte hartzeko aukera zabalduz. Ez da lehenengo aldia bai txikiek eta baita helduek ere xaboi naturalak egiten ikasteko tailerra ospatzen dela baserri-museoan, honetan gustura oso aritzen direlarik. Sei urtetik gorako haurrei zuzenduta izango da tailer hau. «Izpilikua eta erromeroa dira Igartubeitiko ingurunean dauden sendabelar eta belar usaintsuetako batzuk, beraiekin gure xaboiak egingo ditugu», azaltzen dute.

Bigarren tailerra urtarrilaren 21ean izango da. Orain arte bakarrik helduek parte hartu izan dute tailer edo dastaketetan bezala, honetan lau urtetik gorako haurrek 'Gaztak egiten' tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. «Ezagutu itzazu Idiazabal gaztaren sekretuak Baztarrika baserriko ekoizleen bitartez», animatzen dute museotik.

Erakusketa

Familiei zuzendutako ekintza hauetaz gain, erakusketak ere izaten dira interpretazio zentruan, momentu honetan dagoena denboran luzatu delarik. Astebete gehiago izango dugu Nader Koochakiren 'Soineko paisaia'-z gozatzeko aukera, proiektu honek Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsen artxiboa biltzen duelarik, zintzarrien erakusketa txiki batekin batera. Erakusketa urtarrilaren 15a arte izango dugu bertan, hau amaitu ondoren, aurtengo Sagardo Asteko Argazki Lehiaketako lanen erakusketa jarriko da bertan.

Antioko XXXIII. musikaldian barne Ensemble Diatessaron taldearen kontzertua izan genuen Igartubeitin, zuzenean eskainitako kantak grabatu zituztelarik, hauekin disko bat osatuz. Disko honek 'Godalet' du izenburu eta honetan, XVII eta XVIII. mendeko euskal kanta eta dantzak biltzen dira. Ensemble Diatessaron izan zen 2009an, Igartubeitiko dolarean lehen kontzertua eskaini zuen taldea, Antioko Musikaldiaren barne baita ere. Beraien disko berria, Igartubeitiko dolarean grabatutako 'Godalet', museoko dendan dago salgai.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios