Borrar
Anbulategia. Berria izan arte, hemen jarraituko du.
Bi hilabete eta erdi anbulategi berrirako

Bi hilabete eta erdi anbulategi berrirako

MIRYAM GALILEA

Domingo, 4 de diciembre 2016, 00:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostegunean bertan hasi ziren anbulategi berriko obrak Ezkio-Itsason, orain arte eskolatik gertu dagoen etxea hustu eta Errekabarrena auzoko lokalean kokatuko delarik.

Asteazkenean ospatutako Udal Osoko bilkuran jakin izan genuen bezala, obra egiteko aurkeztutako enpresen karta azal desberdinak ireki eta baldintza pleguetan jarritakoa kontutan hartuta, Idiazabalgo Construcciones Iparragirre izan da puntuazio altuena eman duena, beraz beraiek aurrera eramango dute obra.

Lanak ostegunean hasi ziren eta espero denez bi hilabete eta erdiko obra izango da Errekabarrena auzoko lokala egokitzeko beharko dena; haurreskola ondoan kokatutakoa. Obrak egiten diren bitartean anbulategiko zerbitzuka martxan jarraituko du leku berdinean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios