Diario Vasco

Bertatik Bertara egitasmoak indarrez egiten du aurrera bailaran

Proiektua. Aurtengo balorazioa oso positiboa izan da, hori esan zuten sei Udaletako ordezkariek.
Proiektua. Aurtengo balorazioa oso positiboa izan da, hori esan zuten sei Udaletako ordezkariek. / GALILEA
  • Aurtengo ekintzen balorazioa oso positiboa izan da. Aurrera jarraitzeko proiektu berriak dituzte

Igartubeiti baserriko atarian elkartu ziren atzo goizean gure bailarako lau Udaletako ordezkariak, Gabiria eta Ormaiztegikoekin batera, Bertatik Bertara proiektuaren 2016. urteko ekimen eta emaitzen berri emateko aurkezpenera. Egitasmo honetan ere, Uggasako ordezkari, Goimen, baserritarren bat eta merkatariak izan ziren, proiektuak Foru Aldundiaren babesa ere jaso izan duelarik.

Garikoitz Aiesta Ezkio-Itsasoko alkatearen aurkezpenaren ondoren, Gabiriako alkatea den Iñaki Etxezarretak hartu zuen hitza. Honek, hiru urtetan zehar egindako lanketari esker lortu diren emaitza nagusiak partekatu nahi izan zituen, lau multzoetan banatu zituelarik. Esandakoaren arabera, eskualdeko lehen sektorearen egoera ezagutu da; baserritar talde bat kontsolida-tzen doa; komertzio txikien elkarlana landu da; eskola txiki batetako jangela bertako produktuez horni-tzeko esperientzia martxan jarri da; eta herri bazkarietan eta sari publikoetan bertako produktuez osatutako otarrak, saskiak edo antzekoak banatzen dira. «Gizarteak dituen kontsumo ohiturak aldatzea dagoen konpetentzi gogorrarekin eta sistema ekonomiko global honetan, erronka asko ditu eta hauei aurre egiten dabil proiektua», adierazi zuen Etxezarretak.

Bertatik Bertara proiektuan sei herriek hartzen dute parte: Urola Garaia osatzen duten Ezkio-Itsaso, Legazpi, Zumarraga eta Urretxu, eta Goierriko Ormazitegi eta Gabiria. Eric Galvez Legazpiko zinegotziak, proiektuak herriei zer gaineratzen dien izendatu zuen. Honen esanetan, egitasmo honek kontsumo arduratsua sustatzeko bideak egiten ditu, bertan ekoiztutakoak bertan erostea lehen pausua izanik. «Kon-tsumo mota honek, eskualdean elikadura-zikloak ixtea ahalbidetzen du, bidezko prezioak, tokiko ekonomia indartzea, baserritarren lan baldintza duinak bermatzea, garraio kostua eta kutsadura murriztea bezalako onurak ekarriko dizkio gizarteari eta eskualdeari», azaldu zuen Galvezek.

Hiru erronkak

Egitasmo honetan parte hartzen duten eragile guztien artean auzolanean, hiru erronka desberdinei erantzuteko lanean ibili dira: baserritarrak eta baserriko produktuak ikustaraztea, eskualdeko zenbait jangela kolektibo baserritarren produktuekin hornitzea eta baserritarrak, dendariak, ostalariak eta administrazioaren artean etorkizunera begira elkarlanerako zubiak eraikitzea.

Lehen erronkaren inguruan Ormaiztegiko zinegotzia den Beñat Hach Embarek hitz egin zuen, baserritarrak eta baserriko produktuak ikustaraztea lortzeko zein lan egin diren azalduz. «Baserritarrak dira proiektu honen bihotza eta giltza. Bertatik Bertararentzat helburu garrantzitsua da baserritarrak egunero egiten duten lana eta ekoizten dituzten produktuak ikustaraztea. Horregatik, proiektuaren komunikazio estrategian markatutako ildo nagusiei jarraituz, baserri bakoi- tzean aurkitu daitezken produktuak jasotzen dituzten euskarri ezberdinak landu dira: webgunea, katalogoa, bideoak, facebook...», zerrendatu zituen.

Guztira, parte hartzen duten hogeitabost baserritarren produktuak jaso dira: barazkiak, frutak, fruitu lehorrak, gazta, sagardoa, mermelada, jogurta, ogia, haragia, esnea eta eztia, besteak beste.

Bestalde, eta bigarren erronkari helduz, jangela kolektibo desberdinak baserritarren produktuekin hornitzea ere lortu da. Alde batetik, 2015. urtetik Ezkio-Itsasoko Eskola Txikiaren jangelan Bertatik Bertarako menuak prestatzen eta eskaintza dira. Eta 2016 urte honetan, hiru jangela kolektiboetan lanean ari dira: Ezkio-Itsasoko Eskola Txikian, Urretxu-Zumarragako Ikastolan eta Legazpiko Meazti zaharren egoitzan. «Zenbakiak aipa-tzeagatik, Ezkio-Itsasoko Eskola Txikian 16 haur eta beraien gurasoek parte hartzen dute proiektuan; Urretxu-Zumarragako ikastolaren jangelaren kasuan 240 haur eta familia; eta Meazti zaharren egoitzan beste 16 familia», azaldu zuen Jon Luquik, Urretxuko alkateak. Azkenik, etorkizunera begira eraiki nahi diren zubien berri Arantxa Gonzalez Zumarragako zinegotziak eta Garikoitz Aiesta Ezkio-Itsasoko alkateak eman zuten.

Bertatik Bertara egitasmoan gizartearen eragile oso ezberdinak lanean ari dira helburu amankomunak lortzeko. Hauen artean, lehen aipatutako 25 baserri eta baserritarrak ditugu, eskualdeko 14 dendari eta 9-18 ostalari. «Bertatik Bertara proiektua martxan jarri zenetik, dendariak eta ostalariak baserriko produktuak ezagutzera emateko eta saltzeko giltzarri bezala identifikatu dira. Ondorioz, baserritar eta merkatarien arteko harremana sendotzeko eskualdeko merkatarien elkarteak bitartekaritza lanak egin ditu eta horrela, baserritarrek beraien produktuen eskaintza zabala merkatariengana modu antolatu baten zabaltzeko aukera izango dute», esan zuten.

Azken urtean merkatariekin bilera ezberdinak egitearen ondorioz, bi ekimen bidertu dira. Alde batetik 'Bertatik Bertara txokoak'. Honetan, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako hamalau merkatari prest agertu dira beraien dendetan txoko hauek jartzeko eta prestatzeko. Gune hauetan produktuak bilduko dituzte eta horrela erosleak hauek identifikatzeko modu erraza izango du. Bigarrenik, abenduan zozketatzeko saskiak edo kutxak, baserrietako produktuetaz hornitutako saskiak prestatu eta hauek abenduan zozketatuko direlarik. Hauek hamalau saltokietan banatuko dira, eta jangela kolektiboetan ere.

Azkenik, eta balorazio orokorra eginez, jangela kolektiboen erronkari dagokionez, 2017an eskualdeko beste batzuekin ere elkarlanean ari-tzeko baldintzak aztertzen ari direla adierazi zuten.

«Etorkizun hurbil batean baserritarrak lan baldintza duinak izateko eta baserritarrak gizartearen-tzat hain onuragarria den beraien lana betetzen jarrai dezaten, proiektuaren leloa dioenez, 'Ilusioa ereitun' ari gara», amaitu zuten atzokoan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate