Diario Vasco

Paisaiarako Ekintza Planaren zehaztasunak arratsaldeko bileran

Udaletxean da hitzordua, gaur arratsaldeko zazpietan.
Udaletxean da hitzordua, gaur arratsaldeko zazpietan. / GALILEA
  • Sigi-Saga enpresako teknikariak aurkeztuko ditu emaitzak 19:00etan herriko udaletxean

Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi-Alegia bailararen Paisaiarako Ekintza Plana idatzi du Sigi Saga enpresak eta dagoeneko lana amaituta dago, hau guztia azaltzeko gaur arratsaldean herritar guztiei irekitako bilera bat ospatuko delarik, 19:00etan herriko udaletxean.

Herriaren lur eremuak sailkatu eta bakoitzean paisaiaren inguruan egin daitezken hobekuntzak planteatu izan dira plan honen barruan. Herritarrekin, herrian ospatu diren bilera desberdinetan, beraien ekarpenak gehitu dituzte eta honekin guztiarekin prestatu dute Sigi Saga enpresakoek txostena.

Egindako lanaren ondorio, zein neurri zuzentzaile aplikatzeko moduan egongo litzateke azalduko dute gaurko bileran; proposamenak mailatan banatuta azalduko dira. «Interes mailaren arabera kategoriatan banatuko dituzte proposamenak: interes nagusikoak eta interes gutxigokoak. Proposamen bakoitzak ez du balorazio ekonomiko zehatzik izango baina bai tarte baten barruan kokatu: merkeak, ertainak eta garestiak, adibidez», Garikoitz Aiesta alkateak.

Txostena amaituta eta emaitzak mahai gainean daudela, 2017ko aurrekontuetan Udal bakoitzak, Itsasokoa bere alde eta Ezkiokoa aparte, honekin nola aurrera egin erabakiko du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate