Borrar
Kartela. Etxeko Ura kanpaina bultzatzen duen kartela.
Etxeko Ura kanpainak hamar establezimendu gehitzen ditu

Etxeko Ura kanpainak hamar establezimendu gehitzen ditu

MIRYAM GALILEA

Miércoles, 27 de junio 2018, 16:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Europako hondakinen murrizketa astea dela eta Urola Garaian Etxeko Ura kanpaina indartzeko komunikazio kanpaina egin da Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko jatetxe eta tabernatan, bezeroek iturriko ura kon-tsumitzeko ohitura bereganatu dezaten.

Etxeko Ura kanpainak Gipuzkoako jatetxeetan beirazko ur pitxarren erabilera zabaltzea du helburu, plastikozko ur botilek sortzen duten inpaktua gutxituz. Ekimen honek helburu hirukoitza du: uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kon-tsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea.

Etxeko Ura ekimenaren asmoa Gipuzkoako iturriko uraren kalitatea balioan jartzea da eta horretarako, jatetxeetan beirazko ur pitxar berrerabilgarriak erabiltzen dituzte bezeroa mahaira iritsitakoan ura mahaian izateko, eskatu gabe.

Gure bailaran 2014ean hasi ziren kanpaina bultzatzen, handik geroztik Ezkio-Itsaso, Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko 25 establezimendutan bezeroei iturriko ura pitxarran eskaintzen dietelarik. «Parte hartzaile kopurua handitu eta norberaren esperientzia hobetzeko asmoz atez ateko bisitak egin dira establezimenduetara», azaltzen dute Ekoguneatik.

«Bisita hauetan parte hartzaileek oso jarrera ona izan dute. Balio izan du bezeroei ura hasieratik eskain-tzen duten establezimenduak zoriontzeko eta hala egiten ez dutenei animatzeko, izan ere emaitzak askoz hobeak baitira. Bide batez eskualdeko establezimendu gehiagok bat egin dute kanpainara», diote. Horrela, guztira gaurtik aurrera parte hartzaileak 35 izango dira, Etxeko Ura martxan jarriko duten establezimendu berriak hurrengoak direlarik: Zumarragako Kortaberri, Alaska Taberna, Alkartetxea, Toki Alai; Legazpiko Hogei Taberna; Urretxuko Motz Taberna, Santa Barbara, The intrepid fox; eta Ezkio-Itsasoko Agirretxe eta Topa taberna. Herritarrei orain arte parte har-tzen ari diren establezimendu hauen konpromisoaren berri emateko kalean tamaina handi eta txikiko kartelak ikusgai daude. «Modu honetan, ostalariek iturriko ura aprobetxatuz kalitate berbera eskain-tzen dute baina aztarna ekologikorik gabe. Gainera, bezeroek etxetik kanpo uraren kontsumo ohiturak berritzea lortuko dugu kanpaina irauten duen denbora tartetik harago», diote.

Bestalde, Ezkio- Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek eskerrak eman nahi dizkiete kanpainan parte hartzen ari diren eskualdeko establezimenduei, eta herritarrak eta bertako familiak animatu nahi dituzte taberna edo jatetxeetan iturriko ura eskatzera, bizitza kalitatean hobetu eta ingurumenaren hobekuntzan aurrera egiteko, norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoak baitira.

Zenbakiak

Etxeko Ura ekimena 2013an abian jarri zenetik, oso harrera ona izan du osatalarien artean. Guztira, 465 jatetxek eta tabernek bat egin dute Etxeko Ura kanpainarekin. Urola Garaian lehen 11 parte hartzaileetatik, 2015ean 25 izatera iritsi ziren etas orain 2016ean 35 parte har-tzaile dira. «Etxeko Ura kanpainari esker, plastikozko 80.000 botila aurrezten ari da hilean», Ekogunea.

Ostalariek euren establezimenduetan Etxeko Urak ekimenarekin bat egin nahi izanez gero edo informazio gehiagorako www.ekogunea.eus webgunetra jo.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios