Diario Vasco

Brasilgo bizimodua lehen eskuz ezagutzeko aukera gaur arratsaldean

Ezkio-Itsasoko liburutegiaren, Udalaren eta Yartu Kultura elkarteak antolatuta, Brasil-en inguruko hitzaldia aurrera eramango da gaur arratsaldean herrian.

Adin guztietara zuzendua, Ezkioko Aritz Zumarraga eta Brasilgo Alexandre De Souza izango dira Brasilen berri emango digutenak, herrialde honen inguruko datuak, egoerak, bizimodua... eta hitzaldira hurbiltzen direnek jakin nahi dituzten bestelako gorabehera guztiak azalduko dituztelarik. Hitzaldia gaur arratsaldeko 18:00etan hasiko da Ezkio-Itsasoko Udaletxeko beheko solairuan kokatuta dagoen gela handian.

«Brasilgo sarrera orokorra egingo dute, argi-ilunak, jendearen eguneroko bizimodua azaldu, maila guztietako aniztasun eta ezberdintasunak (geografikoak, sozialak, kulturalak...), ospatzen diren festak (Rio de Janeiroko inauteriak...), futbolak duen garrantzia, artistak,erlijioak, ekonomia eta politika: egungo egoera eta etorkizuna, argi-ilunak... Honen guztiaren berri lehen eskuko ahotsek emango digute», azaltzen dute hitzaldiko antolatzaileek.

Saioa amaitzerakoan mokadutxoa hartzeko aukera egongo da bertan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate