Diario Vasco

Igandeko mendi irteeran izena emateko azken eguna izango da bihar Alegian

Alegiako Mendi Asanbladak irteera antolatu du iganderako. Goizeko 9etan Tonto-kaletik abiatu eta eguerdirako bueltan izatea espero dute. Honakoa da prestatu duten ibilaldia: Tonto-kaletik EtxeTxurira, handik Luarrara, jarraian Etxarrara eta bueltan herrigunera. Etxarran hamaiketakoa izango dutela jakinarazi dute. Izena eman nahi dutenek bihar, hilaren 24arekin izango dute horretarako azken eguna: eskolako atarian, kultur etxean edota alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidean eman dezakete izena.

Uraren erreziboak

Gipuzkoako Urakek azaroaren 21eko datarekin bidali dizkie herriko abonatuei 3. hiruhilekoko ura, arazketa eta finantzaketa planeko erreziboak, eta abenduaren 6ra arteko epea izango dute borondatez ordaintzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate