Diario Vasco

IX. Argazki Lehiaketako sari banaketa larunbatean izango da

Argazkiak. Parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izan ditu.
Argazkiak. Parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izan ditu. / GALILEA
  • Hamasei lagunek parte hartu dute guztira aurtengo edizioan, hamabi helduk eta lau gaztetxoki

Urrian ospatu genuen Ezkio-Itsasoko Sagardo Astea Igartubeiti Baserri Museoan, bertan hitzaldi, tailer, erakusketa eta lehiaketak aurrera eraman zirelarik. Ekintzen artean Igartubeiti klik batean! IX. Argazki lehiaketa suertatu zen eta honen sari banaketa asteburu honetan aurrera eramango da Interpretazio Zentruan. Hamasei lagunek parte hartu dute guztira aurtengo lehiaketan, hamabi heldu eta lau gaztetxo hain zuzen ere eta hauek bidalitako argazkiak aztertu ondoren sarituen izenak ezagutuko ditugu larunbatean eguerdiko 12:00etan.Partehartzaileek, hiru argazki bidali izan dituzte, hauek kamera edo mugikorrarekin egin ahal dituztelarik. Astelehenean elkartu zen epaimahaia: Urretxuko Argazki elkarteko kide diren Guillermo Murciego eta Iñaki Oyarzabal, eta Legazpiko Ikatza elkarteko Imanol Alberdi, irabazleen izenak hautatzeko. Larunbatean eguerdian banatuko dira sariak Igartubeitin: hiru izango dira helduen mailan: argazki bilduma onenari 200 euro; bigarrenari 150 euro; eta hirugarren bilduma onenari 120 euro. Haurrentzat diploma eta sariak egongo dira.

Orokorrean, sari banaketa amaitu eta argazkien erakusketaren inaugurazioa ere aurrera eramaten da egun berean, baina aurtengoan, 'Soineko paisaia' soinu erakusketa dago museoko interpretazio zentruan, eta honetaz abenduaren 18ra arte gozatzeko aukera izango dugunez, IX. Argazki Lehiaketako argazkien erakusketa abenduaren 21etik aurrera egongo da ikusgai.

Tailerra

Larunbatean ere beste ekintza batetan parte hartzeko aukera egongo da, oraingoan familiei zuzendutako tailerra izango dugularik larunbatean arratsaldean.

Zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako tailerra izango da 'Erleen hiria'; honetan, erleak eta gizakiak nola elkar komunikatzen garen ikasteko aukera egongo da. Astero bezala tailer honen prezioa 3 eurokoa izango da, beti ere Famili Txartelekin deskontuak egiten direlarik.

Tailer honetan izena emateko Igartubeitiko 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate