Diario Vasco

Txangoa Durangoko azoka eta Basondo babeslekura

Txangoak. Uztailean Lapurdiko kostaldea ezagutzeko irteera antolatu zen herrian.
Txangoak. Uztailean Lapurdiko kostaldea ezagutzeko irteera antolatu zen herrian. / YARTU
  • Abenduaren 3an izango da bidaia, eta parte hartzeko ostirala baino lehen izena eman behar da

Urteroko hitzordua da Ezkio-Itsason abenduan, aspaldi egiten dena eta oraingoan ere aurrera eramateko intentzioarekin datorrena. Durangoko liburu eta artisau azokara bisita egiteko aukera zabaltzen zaie herritarrei aurten ere, oraingoan eguna borobiltzeko, Urdaibaien dagoen Basondo babeslekura ere gerturatzeko intentzioa dutelarik.

Ezkio-Itsasoko Udalaren eta Yartu Kutlura elkartearen eskutik dator oraingoan ere plana, urtean zehar antolatzen dituzten bestelako ekintza eta txangoren artean, urteko azkena izaten dena gehituz. Ibilaldi hau abenduaren 3an, larunbata, egingo da eta izena emateko epea hurrengo astelehenan amaitzen da. Esan bezala, goizean zehar Durangoko Liburu eta Artisua azoka bisitatzeko aukera izango dute herritarrek, eta bazkaldu ondoren, Basondo animalien babeslekua ezagutzera gerturatuko dira Urdaibaiera.

Eguneko plana

Goizeko 9:00etan bilduko dira herritarrak Santa Lutzin, udaletxe parean eta Durangoko bidea hartuko dute. Kalkulatzen dutenez goizeko 10:30ak inguru egongo dira Durangon eta goiza osoan zehar bertako liburu eta artisau azokak bisitatzeko aukera izango dute.

Arratsaldeko 13:00etan berriro bilduko dira guztiak eta Kortezubira joango dira, bertan dagoen Marko erretegian bazkaria eginez. Menua itxita dago eta honetan 15 euroen truke kroketak, oilasko-erdia, entsalada eta patata frijituak jateko aukera egongo da.

Bazkaldu ondoren eta eguna borobiltzeko, Urdaibaien kokatuta dagoen Basondo animalien babeslekura joango dira. «Basondo ez da zoologiko bat, mehatxatutako basafaunaren babeslekua baizik. Bere 60.000 metro karratuko belardi zein basoetan, gure inguruko basanimalia nagusiak aurki ditzazkegu: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajineta, azkonarra, basakatua... baita harrapari, hontza eta hegazki migratzaileak ere», azaltzen dute antolatzaileek. «Gure lurraldean desagertuta dauden eta hurbiletik ikusi ditzazkegun beste espezie batzuk aurkituko ditugu: katamotza, otsoa, bisonteak... Sakonki gozatzeko, faunari buruzko gida, argazki kamera edo prismatikoak eramatea ondo legoke», diote.

Egun honetako ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da, autobuseko lekua mugatua baita. Honetarako udaletxera deitu beharko da 943 72 13 03 telefono zenbakira; astelehena izango da azken eguna. Bidaia eta Basondora bisita 15euro prezioa izango dute, bazkaria aparte (esan bezala 15 euro). Adin txikikoak musutruk.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate