Diario Vasco
Neurketak. Emaitzak abenduaren 2an jakinaraziko dira.
Neurketak. Emaitzak abenduaren 2an jakinaraziko dira. / GALILEA

Neurketetan jasotako emaitzak azaltzeko bilera

  • Abenduan egingo da eta bertan neurketa elektromagnetikoek emandako emaitzak azalduko dituzte

Hilabeteetan zehar herriko puntu desberdinetan neurketa elektromagnetikoak egiten ibili direla jakina da. Neurketa hauekin lortutako datuekin txosten bat burutu da eta emaitzak herritarrei ezagutarazteko bilera bat antolatu du Udalak, hau abenduaren hasieran ospatuko delarik Ezkio-Itsason.

Zentral elektrikoak Ezkio-Itsasoko bizilagunetan sortzen duen eragina ezagutzeko asmoarekin Ikerketa Tekniko Objetiboa burutzen hasi zen herrian apirilaren hasieran. Herri guztian zehar hirurogei puntu desberdin aukeratu ondoren, bertan neurketa elektromagnitiko desberdinak burutu izan dira azken hilabeteetan, puntu hauetako gehiengoa Santa Lutziko bailaran kokatuta egon izan delarik. Lan hau guztia amaitu eta jasotako datuekin txosten bat burutu dute, honen gorabeherak abenduaren 2an ilun-tzeko 19:00etatik aurrera azalduko dituztelarik Ezkio-Itsasoko Udaletxean. Neurketak egin dituen Asier Arregi teknikariak berak emango ditu azalpenak.

«Bilera honetan Asier Arregi teknikariak bere lanaren aurkezpena egingo du. Nagusiki bi puntu izango ditu batzarrak: alde batetik berak egin dituen neurketen berri emango du, leku desberdinetan jasotako emaitzak azalduz, eta zein balore atera diren eremu elektromagnetikoari buruz arituko delarik; eta bigarren zatian zein eskaera luzatzea dagoen azalduko du, eskaera hau izan Iberdrolari edo Red Electrica Españolari; neurketa hauek kontutan izanda sortzen dituzten parametroak ahal den neurrian jaistea izango da helburua», azaltzen du Garikoitz Aiestak Ezkio-Itsasoko alkateak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate