Diario Vasco

Ate irekien jardunaldia Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Garaia bateko sukalde batean zeuden altzari eta traste.
Garaia bateko sukalde batean zeuden altzari eta traste. / GALILEA
  • Ongi etorri mokadua eta bisita gidatuak gaur eta bihar

Asteazkenean, Munduko Ondarearen Nazioarteko Egunaren ekitaldia aurrera eraman zen eta honen baitan ate irekien jardunaldia antolatu dute Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoakoek asteburu honetarako.

Hilaren 19an eta 20an, gaur eta bihar, ate irekiak izango dituzte museoan bertara gerturatu nahi diren guztientzat.

Bi egun hauetan egongo diren bisita gidatuaz gain ongi etorri mokadutxoa eskainiko zaie gerturatzen diren bisitari guztiei, honekin gazta eta sagardoa dastatzeko aukera izango dutelarik.

Egun bakoitzean hiru bisita aurrera eramango dira: goizeko 11:00etan euskaraz, eguerdiko 12:30etan gazteleraz eta arratsaldeko 17:00etan taldearen arabera hizkuntza batean edo bestean izango da. Bisita gidatuetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da eta honetarako igartubeiti@gipuzkoa. eus helbidera idatzi, www.igartubeitibaserria.eus web orrian izena eman, edo 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu daiteke.

Ordutegia

Negua gainean delarik, dagoeneko ordutegia aldatu da Igartubeiti Baserri Museoan, astean zeharrekoa murriztuz. Honez gero, hemendik aurrerako ordutegia ondorengoa izango da: asteazkenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte; eta asteburu eta jai egunetan ere, goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak arte. Astelehen eta asteartetan itxita egongo da. Ordutegi hau otsailaren 26ra arte mantenduko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate