Diario Vasco

Brasilgo bizimodua hobeto ezagutzeko aukera bikaina

Udaletxea. Hilaren 26an arratsaldean udaletxean.
Udaletxea. Hilaren 26an arratsaldean udaletxean. / GALILEA
  • Hilaren 26an arratsaldean Brasil-en inguruko hitzaldia aurrera eramango da Aritz Zumarraga eta Alexandre De Souza-ren esku

Ezkio-Itsasoko liburutegiaren, Udalaren eta Yartu Kultura elkarteak antolatuta, Brasil-en inguruko hitzaldia aurrera eramango da hurrengo asteburuan herrian. Adin guztietara zuzendua, Ezkioko Aritz Zumarraga eta Brasilgo Alexandre De Souza izango dira egun honetan Brasilen berri emango digutenak, herrialde honen inguruko datuak, egoerak, bizimodua... eta bertaratutakoek jakin nahi dituzten bestelako gorabehera guztiak azalduko dituztelarik. Hitzaldia hilaren 26an izango da, hurrengo asteko larunbatean, arratsaldeko 18:00etan hasiz Ezkio-Itsasoko Udaletxeko beheko solairuan kokatuta dagoen gela handian.

«Brasilgo sarrera orokorra egingo dute, argi-ilunak, jendearen eguneroko bizimodua azaldu, maila guztietako aniztasun eta ezberdintasunak (geografikoak, sozialak, kulturalak...), ospatzen diren festak (Rio de Janeiroko inauteriak...), futbolak duen garrantzia, artistak (Carmen Miranda, Carlinhos Brown...), erlijioak, ekonomia eta politika: egungo egoera eta etorkizuna, argi-ilunak... Honen guztiaren berri lehen eskuko ahotsek emango digute», azaltzen dute antolatzaileek.

Ziur benetan interesgarria suertatzen dela hurerngo larunbat arratsaldeko hitzaldia, eta hau amaitzerakoan gainera, lagunartean mokadutxo ederra eskainiko dute bertan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate