Diario Vasco

Traste zaharren bilketa hilaren 24an egingo da

Traste zaharrak. Edukiontzien ondoan.
Traste zaharrak. Edukiontzien ondoan. / GALILEA

Hilebetero egiten du Sasietak herrian traste zaharren bilketa eta Ezkio-Itsason hileko laugarren ostegunean gauean izaten da, azaroaren 24ean, hurrengo asteko ostegunean izango delarik.

Trasteak herriko auzoetan zehar kokatuta dauden zabor edukion-tzien ondoan utzi beharko dira, edo beira edukiontziaren ondoan; gogoratzen da eskonbroak ateratzea debekatuta dagoela. Hauek jasotzera joan daitezen, Sasietara deitu beharko da aldez aurretik non dauden esanez, 943.16.15.55 telefono zenbakira. Traste zaharrak arratsaldeko 20:00etatik aurrera atera beharko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate