Diario Vasco

Beldur Barik Jarrera lehiaketara bederatzi lan aurkeztu dira aurten

Jarrera. Lanketa eta ekintza desberdinak aurrera eramaten dira aurten gure bailaran.
Jarrera. Lanketa eta ekintza desberdinak aurrera eramaten dira aurten gure bailaran. / UGGASA
  • Rolak asko aipatu dira oraingoan eta aurtengo lehiaketako sarituen izenak ostiralean ezagutuko ditugu

Beldur Barik Jarrera lehiaketaren VII. edizioa antolatu da aurten Urola Garaian, oraingo honetan gure herrietako bederatzi gazte taldek parte hartu dutelarik.

Lehiaketa honekin emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gai-tzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira. Honen hildoan aurreko asteetan bailarako gazteek beraien lanak bidali dituzte, lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko.

Aurkeztu diren bederatzi lanak lehenengo kategorian (12 eta 17 urte bitarteko gazteak) kokatzen dira: Urretxun lau lan aukeztu dira; Legazpin hiru; eta Zumarraga eta Itsason bana. «Aurreko urtearekin konparatuz oraingoan hiru lan gutxiago aurkeztu dira bailarako lehiaketara. Hauetan erreparatuz, oraingoan ere, aurreko edizioan bezala, lan guztiak lehenengo kategorian sailkatzen dira. Berdintasun arlotik egiten ditugun lanketak ikastetxeen bitartez aurrera eramaten dira batez ere eta gazteak prozesu gidatuetan parte hartzen dute, hau da, nerabeen artean biolentzia prebentziorako programa bat dugu eta hor barruan lantzen diren gaien artean lehiaketa sartzen da. Honez gero, bigarren kategoriko (18 urtetik gorako gazteak) gazteen parte hartzea zailagoa ikusten dugu; ez da erraza hauek inplikatzea», dio Sandra Barrenetxea, Urola Garaiako Berdintasun Teknikariak.

Lehiaketa honek planteatzen dituen helburuen arabera, honetan parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

«Beldur Barik jarreraren ulermena nondik norakoa den aurkeztutako lanen edukietan ikusten da erraz. Lagunduta edo gidatuta izan ez diren lanak helduetatik hartutako adierazpenak erakusten dituzte, hau da, heldu batek matxismoa edo biolentzia nola bizi duen adierazten dute; ez da beraien egoerara egokitutako adiezpen bat, baizik eta helduen munduari dagokiona. Honi begira zer eta nola landu behar dugu ikusten dugu; guretzako klabe bat da», azaltzen du Barrenetxeak.

Teknikariaren esanetan, rolen inguruko bideo ugari aurkeztu izan dira aurtengoan. «Rolak beharbada ez daude hain lotuta indarkeriarekin, baina hau ondo dago indarkeria ez delako hori bakarrik. Lotura handia egiten da kirolekin adibidez: futbola oso elementu maskulinoa da edo maskulinoarekin lotutako rola har- tzen duena. Rolen inguruko irakurketaren homogeneizazioa egiten dugu honekin», azaltzen du.

Esan bezala, aurkeztutako bederatzi lanak mahai gainean daude degoeneko eta Urola Garaiako sariak ostiralean banatuko dira Urretxun aurrera eramango den ekimen publikoan. Lanik onena aukeratzeko epaimahaia osatuko da: hezkide- tzan aditua den irakasle bat, ikus entzunezkoetan profesional feminista bat, Mankomunitateko berdintasun batzordeko politikari bat eta Mankomunitateko berdintasun arloko bi teknikariak.

Berdintasun lanketak

Urola Garaian berdintasunaren inguruan egiten den lanketa ez da bakarrik Beldur Barik lehiaketaren inguruan mugitzen, edo honen inguruan antolatzen den topaketan. Urte osoko lan programak aurrera eramaten dituzte eta urtetan egin izan dute hau, horrez gero fruituak jasotzen ari direlarik.

Ikastetxeetan nerabeei informazio eta formakuntza saioak eskain-tzen zaizkie, eta honekin batera irakasle eta hezitzaileei ere. «Irakasle, hezitzaile... eta gazteriaren munduan lan egiten duten beste arloekin ere koordinatzen gara, horrela guztiek ikuspegi berdina zabaltzen dugu.

Esan bezala, oso nabaria da gazteek helduok daukagun ikuspegia dutela barneratuta: mezu hori oso sartuta dago baina ez da justu beraiek bizitzen duten indarkeri matxista mota. Zein elementu lantzen ari garen pentsatu behar dugu, beraiek euren bizitzatan identifikatzeko gaitasuna izan dezaten», azaltzen du Sandra Barrenetxea teknikariak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate