Diario Vasco

Ate irekiak Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Igartubeiti. Ate irekien jardunaldia asteburu honetan Igartubeiti Baserri Museoan.
Igartubeiti. Ate irekien jardunaldia asteburu honetan Igartubeiti Baserri Museoan. / GALILEA
  • Hilaren 19 eta 20an bisita gidatuaz gain, ongi etorri mokadutxoa dastatzeko aukera izango dute bisitariek doan

Biharko Munduko Ondarearen Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta, asteburu honetan ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak.

Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna ospatzen da bihar,azaroaren 16ean, eta Igartubeiti Baserri Museoak asteburuan ospatuko du egun hau, larunbatean eta igandean (azaroak 19an eta 20an) aurrera eramango den ate irekien jardunaldia antolatuz. Egun hauetan egongo diren bisita gidatuaz gain ongi etorri mokadutxoa eskainiko zaie gerturatzen diren bisitari guztiei, gazta eta sagardoa dastatzeko aukera izango dutelarik.

Egun bakoitzean hiru bisita aurrera eramango dira: goizeko 11:00etan euskaraz, 12:30ean gazteleraz eta arratsaldeko 17:00etan taldearen arabera hizkuntza batean edo bestean izango da. Bisita gidatuetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da eta honetarako igartubeiti@gipuzkoa. eus helbidera idatzi, www.igartubeitibaserria.eus web orrian izena eman, edo 943.72.29.78 telefono zenbakira deitu daiteke.

Honetaz aparte, eta hilabeteko ekintzekin amaitzeko, azaroaren 26an familiei zuzendutako azaroko azken tailerra aurrera eramango da, orduan zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrek eta beraien familiek, 'Erleen hiria'-n parte hartzeko aukera izango dutelarik. Tailer honetan haurrek erleen inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute, euren bizitzaren berri izan eta gurearekin alderatuko dutelarik. Gainera, tailerra amaitzerakoan, maketa bat egiteko aukera ere izango dute aipatutako gaia oinarri izanik.

Azkenik, azaroaren 26ean ere Sagardo Astean izandako IX. Argazki Lehiaketako sari banaketa aurrera eramatea espero da.

Erakusketa

Irailaren 24an inauguratu zen Nader Koochakiren 'Soineko paisaia' erakusketa Igartubeitiko interpretazio zentruan eta geroztik hau bisitatzeko aukera zabalik jarraitzen du museoan, abenduaren 18ra arte bertan egongo delarik. Erakusketa berezi honetan Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsen artxiboa ezagutu dezakegu.

Ezohiko erakusketa dugu 'Soineko Paisaia', orokorrean erakusketa batera gerturatzen garenean zerbait ikusteko asmoarekin egiten dugulako; oraingo honetan zerbait en-tzuteko aukera dugu. «Soineko paisaia ehun burutik gorako Gipuzkoako artaldeen zintzarri hotsen soinu artxibo bat da, 2008an abiatu eta, orain arte, ehun soinu grabaketa inguru bildu dituena. Grabaketa bakoitza, landa-laneko ohar koaderno baten gisa, fitxa banarekin osatzen da. Fitxa horietan, artzaina eta artaldea identifikatu, lokalizazioaren berri eman, grabaketa baldintzak aipatu eta egoeraren eta gaiaren gogoetak txertatzen dira», diote antolatzaileek.

Hau guztia Ezkio-Itsasoko Igartubeitiko Interpretazio zentruan dugu, mahai desberdinetan kokatuta, bozgorailuak eta musika apartuarekin batera, hots hauek guztiak behar bezala entzuteko entzungailuak ere kokatzen dira mahai hauen gainean, datuak biltzen dituen esandako liburuxkarekin batera zer entzuten ari garen ondo eta din ulertu ahal izateko.

Soineko Paisaia egitasmoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lagun- tzarekin, artzaintzaren gaia jorra-tzeko, 2008. urtean zabaldutako lan-ildo zabalago baten parte da. Lan-ildo hori adarkadura nagusi bik egituratu zuten, artzaintzaren jarduera, pentsamendu mendebaldarraren oinarrizko eskemaren eredu gisa hartuz (subjektu-bitartekari-objektu hirukoa) eta euskal kulturaren irudi esanguratsu bezala.

Erakusketa honek Gordailutik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Ondare Higigarriaren Zentrotik ekarritako zortzi zintzarrien bilduma ere elkartzen du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate