Diario Vasco

Energia sortzeko eta aurrezteko teknologien inguruko erakusketa

Tolosaldeako energia plazaren barnean, ekitaldiak antolatu dituzte gaur eta asteartean, Asteasun. Gaur, 10:00etatik 14:00etara Usarrabi frontoian, Energia azoka egingo da. Energia sortzeko (ur beroa, berokuntza, elektrizitatea) teknologia berriztagarrien erakusketa eta energia aurrezteko teknologia eraginkorren erakusketa egingo da, gizarte orokorrari zuzenduta. Asteartean 10:30etik 13:00etara, udaletxean eta 17:00etatik 19:00etara, Kultur etxean, Aholkatu energia bulegoa: kontsumitzaileen energiari buruzko zalan- tzak entzun eta argitzeko zerbi-tzu askea eta profesionala. Hain zuzen ere fakturazioari buruzko azalpenak, kontratazioa, eraginkortasun neurriak, diru-lagun-tzak... argitzeko zerbitzua.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate