Diario Vasco

San Martin eguna ospatuko dute gaur amezketarrek

Amezketako Udalak egitarau bete-betea prestatu du aurten San Martin egunerako. 11:30ean meza entzuteko aukera izango da San Martin ermitan, eta segidan herriko haurren bizikleta igoera jokatuko da San Martinera. Ohi bezala, bertsolari eta trikitilariak lagun izango dituzte gaur eguerdian San Martinera hurbiltzen direnek, baita 14:00etan Beartzanan bazkaritarako elkartuko diren jubilatuek ere. Jubilatuena ez da, ordea, gaurko bazkari bakarra izango. 13:30ean umeek elkarrekin bazkalduko dute Zazpi-Itturri elkartean, eta ondoren filma ikusteko aukera izango dute aretoan. 16:30ean jolasak eta merienda izango dituzten frontoian Gaztelekukoekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate