Diario Vasco

Silo bolen plastikoen bilketa asteartean egingo dute Ezkio-Itsason

Goimen Elkarteak Ezkio-Itsaso herrian sor- tzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketa kanpaina aurrera eramaten du hilabetero eta azaroari dagokionez hurrengo asteartea, azaroaren 15a, izango da jasotze eguna.

Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du errepide bazterrean, autobus geltoki aldamenean. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (astelehenean) atera beharko dira.

Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta bidoiak ez direla atera behar gogoratzen da; aldiz, mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

Edozein zalantza argitzeko Goimenera edo Ezkio-Itsasoko udaletxera deitu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate