Diario Vasco

Bi asteko ikastaroa hasten da astelehenean Ezkio-Itsasoko KZgunean

Hilabete honetan bi astez izango da KZguneko dinamizatzailea herrian, hilaren 7tik 18ra bitartean ikastaro bat aurrera eramango baita herriko liburutegian kokatuta dagoen KZguneko gelan.

Oinarrizko Interneta (Internet Básico) irakasteko ikastaroa antolatuta dago egun hauetarako, bi ordutegi ezberdinekin aurrera eramango delarik: arratsaldeko 16:00etatik 18:00 etara eta 18:00etatik 20:00ak bitartean.

Egun hauetan ere herritarrek izan ditzazketen zalantzak argitzeko prest egongo da dinamizatzailea; honetaz aparte ez da bestelako bisitarik egongo abendura arte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate