Diario Vasco

Tailerrak, erakusketa eta ate irekiak azaroan zehar Igartubeitin

Tailerrak. Bi izango dira hilabete honetan aurrera eramango direnak.
Tailerrak. Bi izango dira hilabete honetan aurrera eramango direnak. / GALILEA
  • Lehenengo ekintza azaroaren 12an izango da, 'Hitzen dantza' familientzako tailerraren ospakizunarekin

Hilabete berriarekin batera ekintza berriak antolatu dituzte Igartubeiti Baserri Museoan, hauen artean tailerrak, erakusketa eta baita Munduko Ondarearen Nazioarteko Egunaren ospakizuna aurkitzen direlarik.

Familiei zuzendutako tailer didaktikoei dagokienez azaroan zehar bi desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute haurrek beraien familiekin batera. Lehenengoa azaroaren 12an izango da, orduan 'Hi-tzen dantza' tailerra aurrera eramango delarik. Hau sei eta hamar urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduko da eta larunbatean arratsaldean aurrera eramango da, 16:30etik 18:30ak bitartean. «Tailer honetan haurrak artista bihurtuko ditugu. Horretarako, hitz ba-tzuk emango dizkiegu eta horiekin istorio bat asmatuko dute», azaltzen dute baserri museotik. Tailerraren prezioa 3 eurokoa izango da, Famili Txartelarekin deskontuak egiten direlarik.

Bigarren tailerra eta hilabete honetan aurrera eramango den azken 'Erleen hiria' izango dugu, hau azaroaren 26an, larunbatean, ospatuz. Kasu honetan zortzi eta hamabi urte bitarteko haur eta beraien familiei zuzenduko da, arratsaldeko 16:30ean hasi eta bi orduko iraupena izango duelarik. «Erleak eta gizakiak, nola elkar komunikatzen gara? Haurrek erleen inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute, euren bizitzaren berri izan eta gurearekin alderatu. Tailer amaieran maketa bat egiteko aukera ere izango dute aipatutako gaia oinarri izanik», diote Igartubeititik. Tailer honen prezioa ere 3 eurokoa izango da, Famili Txartelekin deskontuak eginez.

Igartubeitin aurrera eramaten diren tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da lekua murriztua izaten delako eta honetarako 943.72.29.78 telefono zenbakira deitu beharko da.

Bestalde, azaroaren 19 eta 20an, Munduko Ondarearen Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta, ate irekien jardunaldia egongo da Igartubeitin: bisita gidatuak eta ongi etorri mokadutxoa (gazta eta sagardoa) izango dituzte hurbiltzen diren bisitariak. Egun hauetan hiru bisita aurrera eramango dira: goizeko 11:00etan euskaraz, 12:30ean gazteleraz eta 17:00etan taldearen arabera. Hauetan parte hartzeko ere aldez aurretik izena ematea komeni da. Gogoratu ere irailaren 24ean inauguratu zen Soineko Paisaia erakusketa bisitatzeko aukera dagoela, eta abenduaren 18ra arte interpretazio zentruan izango dugula.

Ordutegi berria

Negua gainean dugula, astean zeharreko ordutegia murriztu dute baserri-museoan, berri hau otsailaren 26ra arte mantenduko delarik. Horrela, ordutegia ondorengoa izango da: asteazkenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00etara; eta asteburu eta jai egunetan goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate