Diario Vasco

Zegamako Baratze Parkean lursail bat eskuratzeko aukera zabaltzen zaie goierritarrei

Zegamako Baratze Parkean lursail bat eskuratzeko interesa duten goierritar guztiak eskaera egin dezakete Zegamako Udalean.

Zegamako Baratze Parkea Aizkorri mendi lerroaren magal batean aurkitzen da, San Bartolome auzoan, Anduetza Parketxearen alboan. Guztira 60 partzela dituen baratze zabala da, eta partzela bakoitzak 60 m2-ko azalera du. Zegamako Udalak, oraindik lursail batzuk libre daudenez, partzela bat eskatu eta eskuratu daitekela gogorarazi nahi die bai zegamatarrei eta baita Goierriko beste herritarrei ere.

Sareko beste Baratze Parke guztiak bezalaxe, Zegamakoak ere, autokontsumorako, baratzezaintza ekologikoa egiteko aukera eskaintzen die herritarrei. Aldagela eta biltegi bezala erabiltzen den etxola ere badu baratzeak, baita baratzekide guztientzako erremintak ere. Gainera, Baratze Parke Sareak eskain-tzen dituen beste zerbitzuak ere eskuratu ditzakete bertakoek: doako tailerrak, laguntza teknikoa, aholkularitza, ekintzak...

Horrela, Zegamako Baratze Parkean lursail bat eskuratzeko interesa duten goierritar guztiak eskaera egin dezakete Zegamako Udalean, 943 801 115 telefonoan.

Bestela ere, Zegamako Baratze Parkearen informazio zehatzagoa Baratze Parke Sareko webgune berrian aurkitu daiteke: http://baratzeparkea.ekogunea.eus/eu/sarea/gipuzkoako-baratze-parkeak/pa-16/

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate