Diario Vasco
Mozorrotuta.
Mozorrotuta. / IBUR

Ibur-eko Halloween eskean izena emateko azken eguna

Astelehenean Halloween festa ospatzeko asmoa dute aurten ere Itsasoko Ibur Hipika klubekoek eta honetarako eske berezi eta desberdina antolatu dute.

Halloween arratsaldean mozorrotu eta zaldiz Itsasora joateko aukera luzatzen dute, arratsaldeko 16:30etatik 17:30ak bitartean sagarrak, gaztainak, intxaurrak, ... biltzen saiatuko direlarik. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da, epea gaur bertan amaitzen delarik. Ekintzak 10 euroko prezioa izango du. Izena emateko 663060011 telefono zenbakira deitu beharko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate