Diario Vasco

Urola Garaiako turismo eskaintza zabala dago udazkenean ere

Olentzero. Azaroaren 12an hasten dira bisitak.
Olentzero. Azaroaren 12an hasten dira bisitak. / GALILEA
  • Tailerrak eta bisitaz gain, Urrelur Astea edo Olentzero Ikazkina izango ditugu hiru hilabete hauetan

Hilabete honen hasieran jarri zen martxan udazkeneko Urola Garaiako turismo eskaintza, eta hiru hilabeteetan zehar tailer, bisita, museoa... eta jarduera ani-tzetan parte hartzeko aukera zabaltzen da gure bailaran.

Urola Garaiatik hiru hilean behin plan eta jarduera askoren eskain- tza zabaltzen da, bai enpresa pribatuek eta baita museoek antolatuta: bisita gidatuak egin daitezke museoetara edo elizetara, eta baita turismo aktiboko ekintza desberdinak ere. Gainera hiruhileko honetan Igartubeitin amaitu berri den Sagardo Astea izan da eta Urrelur asteaz gozatzeko aukera izango da datorren astetik aurrera; aldi berean laster 'Olentzero ikazkina' tailerraren barne, Olentzero Mirandaolako Burdinolara etortzen hasiko da.

Herriz herri

Zumarragan Antioko baseliza eta Antio- Antigua Interpretazio zentroa daude, azken honetan informazio bulegoa kokatzen delarik; Urretxun, Aikur Erle Museoa, San Martin de Tours eliza edo Urrelur Mineral eta Fosilen museoa daude bisitagarri. Azken honekin lotuta, hurrengo astelehenean hasi, hilak 31 eta azaroaren 6a arte XXIX. Mineralogia eta Paleontologia Astea aurrera eramango da Urretxun, txango, bisita, hitzaldi, tailer... eta bestelako ekintza ugari aurrera eramango direlarik.

Legazpin aukera oso zabala da: Artzantzaren Ekomuseoa, Mirandaolako Burdinola, Chillida Lantokia, Euskal Burdinaren Museoa (bertan informazio bulegoa kokatzen da), 50. hamarkadako eskola, Ogiaren Txokoa, edo Urola Garaia Zaldiz Ormazarreta zaldi eskolaren esku.

Eta azkenik Ezkio-Itsaso. Bertan San Migel eliza eta XVI. mendeko eraikuntzak daude, Igartubeiti Baserri Museoa, Ibur Hipika Klubeko eskaintza eta Pott Keramika eta San Bartolome elizei bisita gidatuak egongo direlarik.

Familiak

Eskaintza honen barne, eta duten arrakasta ikusita, familiei zuzendutako planak ere areagotuz doaz eta udazken honetan aukera desberdinak eskaintzen dizkigute turismo sailetik: Olentzero Ikazkina (Legazpi) edo larunbatetan aurrera eramaten diren tailerrak Igartubeiti Baserri Museoan (Ezkio-Itsaso).

Gabonak hurbiltzen ari direla ikusita, aurten ere Olentzeroaren bisitak jasoko ditu Mirandaolako Burdinolak, azaroaren amaieran hasiko direlarik hauek. Olentzeroaren istoria ezagutu, honek egiten duen lana, ikatza nondik datorren... Hau guztia borobiltzen duen bisita bereziak antolatzen dira eta hauetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago dagoeneko; asko dira jada izena eman duten familiak eta lekua murriztua denez, eguna eta ordua aukeratzeko ahalik eta azkarren deitzea komeni dela gogora-tzen da. Honetarako Mirandaolako turismo bulegora deitu beharko da 943 73 04 28.

Informazio gehiagorako, ekin- tzen ordutegi zehatza eta prezioak jakiteko, edota izena emateko Urola Garaiako turismo bulegoekin harremanetan jarri: Antio- Antiguako bulegoa (Zumarraga) 943 72 20 42, asteartetik ostiralera 10:30etik 14:30era eta asteburu eta jaiegunetan 12:00-14:30 eta 16:30-18:30; eta Mirandaolako turismo bulegoa (Legazpi) 943 73 04 28, asteartetik ostiralera, goizeko 10:30etik 14:00etara, eta asteburu eta jai egunetan 10:00etatik 14:00etara.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate