Diario Vasco

Sagarren erakusketa oraindik ikusgai baserriko atarian

Herriko sagar mota desberdinak ikusgai.
Herriko sagar mota desberdinak ikusgai. / GALILEA

Urteak dira Sagardo Asteko ekintzen artean Ezkio-Itsason hazten diren sagar barietate desberdinen eakusketa aurrera eramaten dela Igartubeiti baserria museoan, hau oraindik ere ikusgai dagoelarik.

Nahiz eta Sagardo Asteko egitarauaren barruan kokatzen diren ospakizunak amaitu, urtero luzatzen da sagar mota desberdinen erakusketa Igartubeitin, ale hauek usteldu bitartean baserriko atarian manten-tzen dituztelarik jendeak ikus di-tzan. Aurtengoan hogeita bi sagar mota desberdin ikusteko aukera dugu, gaziak eta gozoak, guztiak Ezkio-Itsasoko lurretan hazitakoak.

Museoko ordutegia

Asteazkenetik igandera, goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean eta 16:00etatik 19:00ak arte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate