Diario Vasco

Herriko traste zaharren bilketa bihar gauean izango da

Bilketa. Bihar gauean jasoko dira herrian.
Bilketa. Bihar gauean jasoko dira herrian. / GALILEA

Sasieta Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuen artean traste zaharren bilketa dago eta Ezkio-Itsasori dagokionez hilean behin jasotzen dira hauek, zehaztutako egunean bakarrik atera ahal direlarik. Hilebetero egiten da traste zaharren bilketa eta gure herrian hileko laugarren ostegunean gauean izaten da, honez gero, bihar aurrera eramango delarik.

Trasteak herriko auzoetan zehar kokatuta dauden zabor edukiontzien ondoan utzi beharko dira, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, edo beira edukiontziaren ondoan; gogoratzen da eskonbroak ateratzea debekatuta dagoela. Hauek jasotzera joan daitezen, Sasietara deitu beharko da aldez aurretik non dauden esanez, 943.16.15.55 telefono zenbakira. Gogoratzen da gaur egun, sistema honekin, traste zaharren %60 aprobetxatzea lortzen dela.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate