Diario Vasco

Batzorde Kudeatzailearen prozedura ezagutzeko, herri batzarra ostiralean

Banaketari bai. Irailean aurrera eramandako kontsultan, herritarrak bozketaren emaitzaren zain.
Banaketari bai. Irailean aurrera eramandako kontsultan, herritarrak bozketaren emaitzaren zain. / I. A. B.
  • Batzorde Kudeatzailea osatzeko bozketa azaroaren 6an aurrera eramango da Itsason; bi mahai izango dira

Irailaren 18a egutegian gorriz jartzeko moduko eguna izango da hemendik aurrera itsasoarrentzat, orduan aurrera eramandako bozketan berriro ere udalerri izateari bai esan ziolarik gehiengoak. Ordutik aurrera lanean jarraitu dute bizilagunak eta ostiralean herri ba- tzarrean elkartuko dira berriro ere, oraingoan Itsasoko Udala kudea- tzearen inguruan egin diren lanen berri herritar guztiei emateko.

Itsasok guztira 164 bizilagun ditu eta hauetatik gaur egun 140 bizilagunek dute botoa emateko eskubidea, irailaren bukaeran aurrera eramandako kontsultan hauen %85ak parte hartu zuelarik; zenbaketa egin eta Itsaso berriro udalerri izatearen aldeko 88 boto jaso ziren %73,95a izanik. Egun hortatik Diputazioak oniritzia ematen dien dekretua argitaratzearen zai daude herritarrak, ordezkariek esan zutenaren arabera honek denbora gutxi beharko duelarik, baina hala ere lanean jarrai-tzen dute, hauena baiezkoa izango delakoan, aurrerantzean herri bezala nola funtzionatuko duten pausoz pauso zehaztuz.

Momentu honetan etorkizuneko Itsasoko Udala kudeatzeko batzordearen osaketaren inguruan ari dira lanean. «Egun dauden irizpideek gure kasu konkretuan ez dutenez balio, Imanol Lasa diputatuak guk nahi ditugun irizpideak pentsatu behar ditugula esan zigun galdeketaren egunean, ondoren Aldundiarekin kontrastatu eta aurrera egingo dugularik», azaltzen zuten Itsasoko lan-taldekoek. Eta azken astetan hortan aritu dira hauek, egindako guztia bizilagunei azaltzeko herri batzarra antolatu dutelarik ostirala arratsalderako.

Herri batzarra

Aurrera eramango den herri batzarraren helburua, azken astetan lantalde zabal batek etorkizuneko Itsasoko Udala kudeatzeko batzordearen osaketaz egin duen lanaren berri ematea da eta azaroaren 6rako aurreikusten den ordezkariak hautatzeko aukera zehaztu.

«Bi aste hauetan 33 lagun desberdinek parte hartu dugu Itsasoko Udala izango denaren batzorde kudea- tzailea osatzeko irizpide eta prozedura egokienen inguruan lan egiten, eta bertan azaldutako guztiaren berri emateko antolatu dugu bilera», azaltzen dute. Herri batzarra ostiralean, urriak 28, arratsaldeko 19:00etan izango da Itsasoko batzar aretoan. Lan handia egin dute talde honetan parte hartzen ari diren herritarrak eta oso pozik daude gainera, hasiera batean talde eragilea zena asko hazi delako, lagun berriekin eta lana egiteko gogo biziz.

«Bileran azaldu nahi diren ondorio nagusienak hauek dira: batzorde kudeatzaile horretan irizpideei jarraituz parte hartzeko borondatea azaldu duten pertsonen izenak ematea, jendeak jakin dezan. Eta baita ere hurrengo azaroaren 6an, itsasoarrek askatasun osoz hausteston-tzietan horietako batzuei edo beste batzuei bozka emateko aukera izango dutela azaltzea. Hau da, bai borondatez izena eman dutenen artean edo baita edozein herritarrari ere bozka emateko aukera zabalduko da azaroaren 6an, batzorde kudeatzailea eratzeko asmoz. Orain urte eta erdi egin zen bezala, hautagai egokienak zein diren herritarrek aukeratzea da gure nahia», azaltzen dute lan taldekoek.

Egindako lana azaldu eta egon daitezken zalantzak argituko dira bileran, eta azaroaren 6an bozketa aurrera eramango da batzorde kudeatzailea osatzeko asmoz. Bi mahai kokatuko dira: bata Itsasoko gunean eta beste Alegia auzoan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate