Diario Vasco

Ia 40 lagun bildu zituen taloak egiteko tailerrak Igartubeitin

Orea. Orearekin bolatxoak egin eta banatu.
Orea. Orearekin bolatxoak egin eta banatu. / GALILEA
  • Txistorra, gazta edo txokolatearekin bete zituzten museoan bertan egindako talo goxoak

Hilabetero asteburu batean baino gehiagotan aurrera eramaten dira tailerrak Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan, eta azken honetan taloak egiten ikasteko aukera izan dute familiek, proposamenak arrakasta handia izan duelarik.

Hip Hip Urri! ekimenaren barruan kokatzen zen oraingoan asteburuko tailerra, hau lau urtetik gorako umeak dituzten familiei zuzendu zelarik. Guztira 37 lagunek parte hartu zuten tailer honetan, hamabi familiak. Osagaiak ezagutu eta beharrezko azalpenak eman ostean, eskuak orean, pauso guztiak betez, taloak egin, bete eta dastatzeko aukera izan zuten museoko Interpretazio zentruan. «Taloak egiteko tailerrak arrakasta handia izaten du beti eta oraingoan ere ez da desberdina izan. Familia ugarik eman dute izena eta guztiak gustura daude lanean», adierazten zuten Igartubeititik. Prozesu guztia jarraituz, taloak erre eta txistorra, gazta edo txokolatearekin batetzeko aukera izan zuten, jarraian dastatuz noski.

'Nondik nator ni?'

Larunbat honetan ere beste tailer batean parte hartzeko aukera izango dute familiek, 'Nondik nator ni? Nire familia ezagutzen' tailerrean hain zuzen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate