Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Edukiontzien ondoan.
Herriko traste zaharren bilketa ostegun gauean

Herriko traste zaharren bilketa ostegun gauean

MIRYAM GALILEA

Domingo, 23 de octubre 2016, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Sasieta Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuen artean traste zaharren bilketa dago eta Ezkio-Itsasori dagokionez hilean behin jasotzen dira hauek, zehaztutako egunean bakarrik atera ahal direlarik.

Hilabetero egiten da traste zaharren bilketa eta gure herrian hileko laugarren ostegun gauean izaten da; hilabete honetan, beraz, urriaren 27an.

Trasteak herriko auzoetan zehar kokatuta dauden zabor edukion-tzien ondoan utzi beharko dira, edo beira edukiontziaren ondoan. Dogoratzen da eskonbroak ateratzea debekatuta dagoela. Hauek jasotzera joan daitezen, Sasietara deitu beharko da aldez aurretik non dauden esanez, 943 16 15 55 telefono zenbakira.

Traste zaharrak, hau da, altzariak, etxetresna elektrikoak... eta bestelakoak arratsaldeko 20:00etatik aurrera atera beharko dira, adierazitako egunean. Gogoratzen da gaur egun, sistema honekin, traste zaharren %60 aprobetxatzea lortzen dela.

Ostegun gauean norbaitek ezinezkoa badu trasteak ateratzea, Urretxu, Ordizia edo Beasaingo Garbigunera eramateko aukera ere badago. Edozein argitasunerako, Sasietako telefono zenbakira deitu 943 16 15 55.

Zigorra

Herriko Udala eta Sasietatik gogoratzen da debekatuta dagoela hondakinak lurrean uztea; hondakinak sailkatuta dagokion edukiontzian sartu behar dira; eta tamaina handiko trasteak ateratzeko egutegia errespetatzea eskatzen da. Arau-haustea gertatzen bada, zigorra jarriko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios