Diario Vasco

Desagertu egin da Kizkitzan zegoen oroipen plaka

Plaka. Kizkitzako baseliza ondoan kokatuta zegoen; hankak moztuta aurreko asteburuan desagertu egin zen.
Plaka. Kizkitzako baseliza ondoan kokatuta zegoen; hankak moztuta aurreko asteburuan desagertu egin zen. / ARANTZA OTAMENDI
  • Burdinezko hankak moztuta, plaka ez zegoela oroitu ziren aurreko asteburuan

Ospitalaren festa ospatzeko asmoz, 1996. urtearen inguruan lankide taldetxo bat bildu eta urtean behin zerbait berezia egiteko asmoz elkartzen hasi zen; orduan lankide ezagun talde txiki bat biltzen zen. Ekaineko eguna adostu eta mendian buelta bat eman ondoren bazkaria ospatu izan dute handik gaur arte, urteak aurrera egin ahala taldea zabaldu egin da eta gaur egun ospitaleko langile guztiei deialdia zabaltzen zaielarik.

Mendi ibilalditxo hauek leku desberdinetan egiten ziren: Gabiria, Kizkitza... Hirugarren urtean Kizki-tzan suertatu zen topaketaren ibilaldia eta egun horretan, Antonio Agote medikuak, antolatzaileen artean zegoena, berri txarra eman zien lagunei, bere gaixotasuna zela eta agurra eginez. Agote doktorea 1999. urtea hil zen.

Handik aurrera urtero Kizkitzan biltzea pentsatu zuten ospitaleko lagunek eta, honetaz gain, lankide eta laguna zen medikuaren oroipenean zerbait gehiago egin nahi izan zuten, eta baseliza ondoan plaka bat kokatzea pentsatu zuten: «Apezpikutzari eskatu genion baimena, Ezkio-Itsasoko Udalari ere eta bien baiezkoa jasota plaka kokatu genuen bertan; eta urtero lorak jartzen ditugu Kizkitza Egunean», azaltzen du Arantza Otamendik.

Handik aurrera ekaina inguruan urtero Kizkitzara igotzen dira Osapitalaren Eguna ospatzera, eta bertan edo Mandubian egiten dute bazkaria elkarrekin. «Urteekin taldea zabaldu egin da eta orain ospitaleko langile guztiei zabaltzen diegu deialdia nahi duenak egun honetan parte hartu dezan, guztiok elkartu eta ondo pasatzeko asmoarekin», azaltzen du Otamendik.

Aurreko aste bukaeran Kizkitza ondoan kokatutako plakaren falta nabaritu zuten. «Burdinezko hanka luze batzuren gainean kokatuta zegoen plaka eta hau guztia desagertu egin da hankak moztuta daudelarik; hau egiteko makinariaren bat erabali dutela uste dugu. Ez dakigu zein izan den eta ezta plaka non egon daiteken ere», azaltzen du Maria Luisa Orts-ek.

Harridura osoz oraindik ez dakite zer egingo duten festa honen antolatzaileek, baina ziur dena Ospitalaren Eguna ospatzen jarraituko dutela. «Gertakizunaren berri oraintxe izan dugu eta oraindik ez dakigu zer egingo dugun, badago jendea oraindik ere ez dakiena ezer. Momentuz ez dugu ezer erabaki baina gustatuko litzaiguke behintzat plaka azaltzea, gurea delako. Ondoren, pentsatuko dugu», diote.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate