Diario Vasco

Ehiza-postuen zozketak egunero Anduagan

Andamioetan daude sei-zazpi bat postu.
Andamioetan daude sei-zazpi bat postu. / GALILEA

Pasa den urriaren 8an hasi zen ehiza denboraldia Ezkio-Itsason eta herriko postuetan ehizatu ahal izateko egunero aurrera eramaten dira zozketak Santa Lutziko Anduaga elkartean.

Oreiña elkartekoak aurreko hilabete osoan zehar lanean aritu ondoren ehiza postuak, bideak, aparkalekuak... garbitzen eta txukuntzen, pasa den urtean bezala, oraingoan ere 61 ehiza postu zozketatzen dira herriko lurretan. Sei-zazpi bat postu andamioetan kokatuta daude eta beste guztiak lurrean.

Zozketak, egunero, larunbatetan ez ezik, aurrera eramaten dira Anduaga elkartean arratsaldeko 20:00etan elkartu eta izena eman ondoren 20:30ean hasten direlarik. Gogoratzen da ostiraletan, larunbata eta igandeko postuak zozketatzen direla. Urtero bezala zozketatan parte hartzeko arma-lizentzia eta federatuta egotea beharrezkoak dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate