Diario Vasco

Taloak eta euskal jolasak Hip Hip Urri! ekimenari agur esateko

Hip Hip Urri. Turukutupa taldearekin tailerra egon zen igandean Legazpin.
Hip Hip Urri. Turukutupa taldearekin tailerra egon zen igandean Legazpin. / GALILEA
  • Familiei zuzendutako bi ekintza izango dira larunbatean bailaran: talo tailerra Ezkio-Itsason eta Euskal Jolasak Legazpin

Hip Hip Urri! ekimenean parte hartzen ari da gure bailara aurten, orain arte ospatu diren ekintzak Legazpin aurrera eraman direlarik. Asteburu honetan Urola Garaian izango diren azkenak ditugu, larunbatean arratsaldean bai Ezkio-Itsason eta baita Legazpin ere familiek hitzordua dutelarik.

Hip Hip Urri! familietako kultur aisialdia sustatzeko Donostian sortutako ekimena da, Holandan eta Berlinen ospatzen den October Children's Month-a oinarritzat duena eta DSS2016 ekimenak bultzatu duena. Ekimen hauek ekintza ugari bultzatzen ditu eta gure baiarari dagokionez zazpi izango dira guztira Legazpi eta Ezkio-Itsaso artean ospatuko direnak.

Aurtengoa Hip-Hip Urri! Gipuzkoako leku desberdinetan egiten den laugarren ekitaldia da eta horri esker, mota eta alor desberdinetako 140 jarduera prestatu dira. Horietatik sei Legazpin garatuko dira eta zazpigarrena Ezkio-Itsasoko Igartubeitin aurrera eramango da.

Orain arte Legazpin ospatu izan dira Hip Hip Urri!-ren barne gure baiaran aurrera eraman behar diren ekintza: Kultur Arteko V. egunean barne familientzako jolasak antolatu ziren; 'Errotari Egun batez' edo 'Burdintxo' tailerrak; Lur Kortarekin ipuin kontaketa; eta larunbata honetan Turukutupa taldearekin Latxartegi aretoan aurrera eraman zen birziklatutako materialekin musika tresnak egiteko tailerra.

Datorren asteburuari begira, baiaran ospatuko diren azken bi ekintzetan patre hartzeko uakera izango dute familiek: 'XI. Euskal jolasen festa' Legazpin, eta 'Talo tailerra' Ezkio-Itsason.

Larunbata

Hip Hip Urri! ekimenaren azken ekintzak larunbatean arratsaldean izango dira gure baiaran. Lehenengoa arratsaldeko 16:30ean hasiko da Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan. Tailer honetan lau urtetik gorako haurrak dituzten familiek izango dute parte hartzeko aukera, taldeak adinaren arabera osatuko direlarik.

«Behin artoa jaso, aletu, lehortu eta ehotu ostean, behar dugun irina eskura izango dugu. Hori horrela, tailer honetan taloak eta morokila egiteari ekingo diogu», azaltzen dute Igartubeititik. Tailerra doakoa izango da, baina honetan parte har-tzeko aldez aurretik izena eman beharko da beharrezkoa den materiala prestatzeko. Honetarako 943.72.29.78 telefono zenbakira deitu edo www.igartubeitibaserri.eus helbidera jo.

Larunbatean ere, arratsaldeko 17:00etatik aurrera 'XI. Euskal Jolasen festa'-n parte hartzeko aukera izango dute haurrek Legazpiko Azokan, Sorgintxulo aisialdi taldearen esku, Udaleko Hezkuntza zerbitzuarekin batera. «Haurrek eta beraien aita-amak edo aiton-amonak, hainbat euskal jolas eta kantu berreskuratu eta ikasiko dituzte», diote antolatzaileek. Tailerra 4-9 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat zuzenduko dira eta honetan parte hartzeko ere aldez aurretik izena eman beharko da, hau herriko ikastetxeetan egingo delarik, bihar urriaren 19a azken eguna izanik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate