Diario Vasco

Errezeten lehiaketan parte hartzeko aukera gaur arte

Errezetak. Lehiaketarako errezeta eta argazkia.
Errezetak. Lehiaketarako errezeta eta argazkia. / IGARTUBEITI

Amaitu berria da Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoko aurtengo Sagardo Astea, oraingoan antolatutako ekitaldi ugariaz gain, gastronomiari aipamen berezi bat egin nahi izan diotelarik. Aurrera eramandako ekintzen artean urtetan ospatu izan den Sagar edo Sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa dugu, eta honetan oraindik parte hartzeko aukera dago, epea gaur amaitzen baita.

Saria

Aurten, errezeta idatziz bidaltzeaz gain, honen argazkia bidaltzea ere eskatzen da, hau guztia igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean jasoko dutelarik, gaur azken eguna izanik. Sari gisa, errezeta eta argazkia bidaltzen duten parte hartzaile guztien artean, bi pertsonentzako sagardotegi menuaz osatutako bazkaria edo afaria zozketatuko dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate