Diario Vasco

Silo bolen plastikoen bilketa asteartean

Silo bolen pastikoaren jasotzea asteartean.
Silo bolen pastikoaren jasotzea asteartean. / GALILEA

Goimen Elkarteak Ezkio-Itsaso herrian sortzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketa kanpaina aurrera eramaten du hilabetero eta urriari dagokionez hurrengo asteartea, urriaren 18a, izango da jasotze eguna.

Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du errepide bazterrean, autobus geltoki aldamenean. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (astelehenean) atera beharko dira.

Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta bidoiak ez dira atera behar; mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate